OTSAILEKO PLENOA: Se aceptó la ordenanza para habilitar viviendas en bajos y lonjas.

(abajo en castellano)

Ez zuen saltsa handirik izan joan den osteguneko plenoak. Athleticen partidua zela eta udal agintariek ordu bete aurreratzea erabaki zuten eta plenoa 18:00etan hasi zen. Agian horregatik herritarren presentzia ohi baino txikiagoa izan zen eta ez zen sorpresa handirik egon. BILDUko zinegotzi batek ezin izan zuen ordutegi aldaketagatik lan kontuak tarteko plenora joan eta bi izan ziren plenoan onartu ziren gaiak.

1-LONJA eta ERAIKINEN BAJUAK ETXEBIZITZA BIHURTZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA.

Trapagarango eraikinen bajuetan etxebizitza bat egiteko baldintzak araututa gelditu dira normatiba honekin. Arau honen bidez eraikinen bajuak etxebizitza bihurtzeko aukera izango duten kaleak zeintzuk izango diren zehaztu dira: Rokandioko Luis de Castresana eta Paseo de la estación inguruak, Ikastola eta igeritoki inguruko zenbait kale, San Gabriel auzoko bloke batzuk, Zaballa ko beste batzuk, Txurrukako Ramon Rubial etxe taldea eta Ugarteko Lehendakari Agirre ingurua besteak beste. Erdiguneko eraikinak arautegi honetatik kanpo gelditu dira, merkataritza eta ekonomi jarduera babestu eta bultzatu asmoz. Arautegiaren asmoa etxebizitzaren problematikari nolabaiteko iretenbidea ematea izan da, egoera irregularrean eginda zeuden lonja-etxebizitzak arautzea eta egiteko baldintzak jartzea.

Proposamena BILDU eta PNVren botoekin onartu da eta PSOEren abstentzioarekin. Ildo horretan PSOEko bozeramaleek adierazi zuten arautegia irekiegia zela, ez zutela ondo ikusten Paseo de la Estación kaleko atzeko partea arautegian sartzea eta Ugarteko Lehendakari Agirre blokeetan soinuaren araua beteko ez zutelakoan zeudela (autopistaren ondorioz). Gainera azpimarratu zuten, araua hain zabala izanik lonjetan 180 etxebizitza egiteko aukera sortuko zela eta udalean lantzen ari den hirigintza planean (PGOU) aurreikusten den etxebizitza kopuruari gehiturik gehiegizko biztanleria hazkundea eragingo zuela (PGOUn Trapagaranen 2500 etxebizitza berri eta 21500 biztanle izatea aurreikusten da). BILDUk positiboki baloratu zuen azken ohar hau, BILDUren ustez hiriaren hazkundea herritarren beharren neurrikoa izan behar baita, etorkizuneko belaunaldiei baliabideak eta aukerak utziz eta ez espekulatzaile eta eraikuntza enpresen interesen araberakoa.

BOBen argitaratu eta 30 eguneko epea izango da alegazioak egiteko.

Bizkaiko Agerkari Ofizialean (BOB) argitaratu eta 30 eguneko epea egongo da arauari alegazioak egiteko. Behin epe hori pasatakoan eta alegazioak aztertu ondoren araua indarrean sartuko da. Interesa duenak dokumentua ezagutu eta sakonago aztertu dezan hemen jartzen dugu PDF formatuan edonork deskargatzeko moduan.

LONJAK eta BAJOAK ETXEBIZITZA BIHURTZEKO ARAUTEGIA OSORIK:

http://ttiki.com/35386

2-IGOGAILUEN ORDENANTZA eta HERRITARREN INTERBENTZIOAK

Alderdi guztien botoekin onartu zen etxebizitzetan barruan igogailuak egiteko ordenantza berria eta segidan herritarren txanda iritsi zen. Azken txanda honetan auzokide batek lonjak etxebizitza bihurtzeko arautegia egiteko kriterioak zeintzuk izan ziren galdetu zuen. Udal gobernutik erantzun zuten kriterio nagusia izan zela arautegi hau periferiako kaleetan aplikatzea izan zela, merkataritzak indar handirik ez duen tokietan aplikatzeko, baina hitz politez arautegia zabaltzeko aukera egon zitekeela esan zuten. Besterik gabe horrela amaitu zen otsaileko plenoa.

CRÓNICA del PLENO de FEBRERO

No presentó mucho juego el pleno del pasado jueves. Quizá la decisión del equipo de gobierno de adelantar una hora el pleno para evitar coincidir con el partido del Athletic fue lo que hizo que la afluencia vecinal fuese mucho menor que en las otras ocasiones. La concejala de BILDU se tuvo que ausentar por la misma razón puesto que no pudo cambiar su turno de trabajo para asistir al pleno. Finalmente fueron dos las ordenanzas aprobadas en el pleno.

1-ORDENANZA que regula la HABILITACIÓN de VIVENDAS en BAJOS y LONJAS.

Esta normativa regula las condiciones para habilitar viviendas en los bajos de edificios y bloques y se presenta con el objeto de intentar superar la gran dificultad que supone la adquisición de una vivienda en el contexto económico actual. Para ello se habilitan las calles Luis de Castresana y Paseo de la Estación en la zona de Rokandio, algunos bloques de San Gabriel, otros en Zaballa, varias calles de la zona de la ikastola-piscinas, los bloques del grupo Ramon Rubial y el grupo Lehendakari Agirre en Ugarte entre otras. Quedan excluidas de esta normativa todas las demás calles, sobre todo las del centro urbano con objeto de proteger y fomentar la instalación del comercio en las calles centrales.

La normativa fue aprobada con los votos de PNV y BILDU y la abstención del PSOE. El PSOE justificó su abstención a la excesiva amplitud de la normativa, se posicionó en contra de habilitar la parte trasera de los bajos del Paseo de la Estación para viviendas e indicó que la zona de Lehendakari Agirre en Ugarte no cumpliría las condiciones necesarias con respecto al ruido (debido a la autopista). Finalmente el PSOE reseño que con esta normativa se posibilita la creación de 180 viviendas en bajos, dato que sumado a la proyección de vivienda que realiza el Plan General de Ordenación Urbana lo definía de excesivo (el PGOU plantea la construcción 2.500 viviendas, llegando a alcanzar los 21.500 habitantes en Trapagaran). Esta última puntualización fue valorada positivamente por BILDU, puesto que BILDU defiende un modelo sostenible de planeamiento urbano y revindica que el crecimiento del pueblo debe de atenerse a las necesidades de los vecinos y no a los intereses de los especuladores y constructores.

Tras la publicación en el BOB habrá 30 días para alegaciones.

Antes de la aprobación definitiva de la normativa se abrirá un plazo de alegaciones. Tras el fallo favorable hacia la normativa en pleno se abrirá un plazo de 30 días desde su publicación en el Boletín Oficial de Bizkaia (BOB) para la realización de alegaciones, su estudio y posterior aprobación definitiva de la norma. En ese sentido colgamos aqui mismo el documento aprobado en su integridad para el que tenga interes en analizarlo o estudiarlo.

NORMATIVA para la HABILITACIÓN de VIVIENDAS en BAJOS y LONJAS (íntegra):

http://ttiki.com/35386

2-NORMATIVA sobre los ASCENSORES e INTERVENCIONES de los VECINOS.

Posteriormente se pasó a aprobar por unanimidad la normativa sobre los criterios para la instalación de ascensores en las viviendas del municipio. La norma se aprobó por unanimidad y al no haber mociones de urgencia se pasó la palabra a los vecinos y vecinas que acudieron al pleno.  El pleno finalizó con la intervención de un vecino que solicitó aclaraciones sobre los criterios seguidos para definir las zonas en las que se posibilitaría convertir los bajos en viviendas. Desde el equipo de gobierno se respondió que se priorizaron las zonas perferícas en donde no existía comercio y no se preveía que hubiese a las del centro del pueblo. Pero en esa línea señalaron que barajaban la posibilidad de ampliar estos espacios en un futuro. Sin mas dilaciones así finalizó el pleno de febrero.

Leave a Reply

Your email address will not be published.