Gales independientea %40 aberatsagoa litzateke Harvardeko unibertsitateak egin duen ikerketa baten arabera

Orain 20 urte Gales estatu independientea bihurtu eta Europako Batasunean sartu izan balitz gaur egun baino %40 aberatsago litzateke Harvardeko Unibertsitateko ikerketa batean azaldu dutenez. Horren arrazoia herrialde txikien bonusa edo “flotilla efektua” litzateke. Ikerketa termino ekonomikotik egin dute eta Europar Batasuneko estatu txikiak hartu dituzte kontutan (Danimarka, Luxenburgo, Austria eta Finlandia barne).

“THE FLOTILLA EFFECT”. Europe´s small economies through  the eye of the storm – ikerketa deskargatzeko(PDF): http://www.argia.com/fitx/pdf/flotilla-efektua.pdf

Ikerketaren ondorioak

1-Gales 1990ean estatu independiente gisa Europako Batasunean sartu balitz eta beste herrialde txikien jarrera hartu izan balu %39 aberatsagoa litzateke gaur egun.

2-Europako herrialde txikienak aberatsenen artean daude. Txikiak aberatsagoak dira, hori konstatazioa da.

3-“Herrialde txikien bonusa” deitzen zaio ikerketan. Herrialde txikiak azkarrago hazten dira eta krisi ekonomikoari azkarrago ematen diote buelta.

Independentziaren aldeko argudioak

Plaid Cymru alderdi abertzale Galestarrak independentziaren aldeko argudio bezala hartu du Harvardeko unibertsitateak egindako ikerketa eta esan du herri txikien independentzia Europako Batasuneko agendan sartuta dagoela, Eskozia, Flandria edo Katalunia aipatuz.  Euskal Herrian ere aspalditik gabiltza askapen prozesuan, libre izateko bideetan, gure argudioak ordea eskubideen inguruan, nahia eta atxikimendu librearen inguruan mugitzen dira gehiago. Zenbat kostatzen zaigu ordea euskaldunoi Espainian integratua egotea? Espainia zisko eginda eta krisi amaitezin batean sarturik dagoen honetan, Zenbat irabaziko genuke Europako Batasunaren barruko estatu libre izango bagina? Halako galderak egiten, ikertzen eta eztabaidak plazaratzen hasteko garaia da, Euskal Herrian ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published.