MAIATZEKO PLENOA: El equipo de gobierno hace oídos sordos a la solicitud vecinal sobre el funikular.

(abajo en castellano)

Maiatzeko plenoak bi puntu zituen gai ordenean: kirol instalakuntzen kontratuaren prorroga onartzea eta alkate dekretuen berri ematea. Baina orohar, Larreineta, Barrionuevo eta Arboledako auzokideen protestak markatu zuen plenoko jarduna erabat. Hemen doa bertan gertatutakoaren kronika:

1-PNV+PP udal instalakuntzen gestio pribatuaren alde elkartu dira.

PNVko udal gobernuak kirol instalakuntzen gestioa daraman enpresaren kontratuaren prorroga bat egitea proposatu zuen.  PNVko urbanismo eta hazienda zinegotziak azaldu zuenez guztia omen zen urre kontratu berrian: udalarentzat kostuen %10eko merketzea, instalakuntzen makinak berritzea eta apurtuta zeudenak konpontzea.

BILDU ordea proposamenaren aurka posizionatu zen. Adierazi zuen udal zerbitzuen gestio publikoaren alde posizionatzen zela, aldarrikatuz lana era duin batean herritik kudeatu daitekeela, zerbitzuak enpresa pribatuen eskuetan utzi gabe, udalak berak zuzenki gestionatzen badu. PSOEk bere aldetik adierazi zuen PNVren proposamena langileen eskubideen kaltetan izango zela eta beraz kontra bozkatuko zuela. Ondorioz PNV eta PPren botoek (7) soilik egin zuten proposamenaren alde eta ez zen onartua izan.

2-PSOEko zinegotzi baten kargu uztea

PSOEko bozeramaleak adierazi zuen Maria Antonia Moñibasek motibo pertsonalengatik zinegotzi kargua uzten zuela eta hurrengo plenorako bere ordezkoa izendatu eta zinegotzi berria izango dela.

3-DISPERTSIOAREN AURKAKO MOZIOA ez dute utzi eztabaidatzen PNV eta PSOEk.

Oskar Calabozori bisitan zihoan lagun batek izandako istripu bati erantzuteko asmoz BILDUk maiatzaren hasieran sartu zuen udaletxetik senideak babestu eta dispertsioaren amaiera eskatzeko mozioa. Gaia plenoaren egunean bertan goizean eztabaidatu zen “erregimen interno”ko batzordean eta plenora pasatzea onartu zen. Mozioa ordea ez zuten plenoko gai ordenean sartu eta horregatik BILDUk gaia urgentziaz tratatzea eskatu zuen. PNVk eta PSOEk ez zuten urgentziaren alde egin eta gaia plenoan eztabaida ezinik gelditu zen.

3-Auzotarrak funikularraren defentsan. Politikoek paso.

Goiburuan aipatu bezala Larreinetako funikularraren auzia izan zen plenoko auzirik gatazkatsuena. Larreineta, Arboleda eta Barrionuevoko auzo elkarteek funikularraren defentsan kontzentrazio bat deitu zuten plenoaren orduan udaletxeko atarian. 100 lagunetik gora elkartu ginen berton. Herritarren hitzegiteko ordua iritsi zenean plenoa jendez bete zen eta auzo elkarteetako bozeramaleek hartu zuten hitza. Auzotarrak kezkatuta daude krisi egoeran funikularraren zerbitzuak murriztuko ote  dituzten. Goiko herrietako lotura Gallartara eraman nahi ez ote duten zurrumurrua dago eta gaurko EuskoTreneko ordezkariek haiek dauden artean zerbitzuak murriztuko ez dituztela dioten arren (EuskoTrenen zuzendaritza hurrengo hauteskundeen ondoren aldatuko da) auzokideek epe luzerako garantiak eskatzen dituzte.

Goiko aldeko auzo elkarteek konpromisoak eskatzen dizkiote udalari funikularraren zerbitzuen defentsan egiteko. Horretarako elkarrizketa mahai bat osatzea eskatzen dute, udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek, EuskoTreneko ordezkariak eta auzo elkarteetako ordezkariek osatuko lukete mahaia.

Auzotarren eskaria sinplea eta garbia da, 12.000 sinadura lortu dituzte haien eskakizunaren alde, gainera herriko elkarte gehienen babesa lortu dute. Alderdi politikoen artean bestelakoa da kontua, guztiak azaltzen gara funikularraren defentsan, konpromisoak hartzeko ordea PNV ez dago alde. Medallen soinua dago jokoan eta politikoei ez zaie gustatzen auzotarrak zuzenki inplikatzen diren kontuak haiek ez baitute hainbeste nabarmenetzerik. Horregatik egiten die entzungor PNVko gobernuak auzotarren eskariei, esanez hori konponduta dagoela, funikularrak etorkizuna seguru duela baina zergatik ez landu auzotarrekin? zergatik ez herritarrekin?

Berriz ere auzokideen interbentzioak plenoko aktetan jaso gabe amaitu zen maiatzeko plenoa.

CRÓNICA del PLENO de MAYO

El orden del día del pleno de mayo traía dos puntos adosados: La propuesta para la aceptación de la prórroga de los contrato de las instalaciones deportivas a empresas externas al ayuntamiento y dar cuenta de los decretos de alcaldía aprobados durante el mes de mayo.

Sin embargo el protagonismo del pleno lo llevó la protesta protagonizada por los vecinos y vecinas de Larreineta, Barrionuevo y La Arboleda que solicitaban garantías sobre los servicios del funikular. Asi se desarrolló el pleno de mayo.

1-PNV y PP se unen a favor de la gestión privada de los servicios municipales.

PNV propuso una prorroga de la cesión del contrato de la empresa que gestiona las instalaciones deportivas de Trapagaran. Un contrato en lo que todo lo que reluce parece ser oro según el concejal de urbanismo y hacienda del PNV: Reducciónes del 10% de los costes para el ayuntamiento, renovación de maquinaría y reparación de la que se encuentra averiada.

BILDU por su parte se posicionó en contra de la propuesta y revindicó una gestión publica de los servicios municipales tal y como suele hacerlo en ocasiones en las que se tratan cesiones de servicios municipales a empresas externas. Así mismo BILDU se posicionó a favor de una gestión directa de los servicios municipales eliminando intermediarios y que desde el propio ayuntamiento genere trabajo digno y de calidad que repercuta en el pueblo.

El PSOE mostró reticencias en cuanto a que la propuesta del PNV perjudicaba a las condiciones laborales de los trabajadores y trabajadoras de los servicios deportivos y por lo tanto se posicionó en contra de la misma.

Por lo tanto la propuesta sólamente sumó los votos de PNV y PP (7 votos) y no quedó aprobada.

2-Una edil del PSOE deja el cargo.

Así lo indico el portavoz del PSOE, indicando que Maria Antonia Moñibas dejaba el cargo por motivos personales y tras ejercer durante un montón de años como concejala en el ayuntamiento. Por lo tanto habrá un nuevo concejal del PSOE para el próximo pleno.

3- El PNV y el PSOE no dejan debatir la moción en contra de la dispersión de los presos políticos.

BILDU registró una moción a principios del mes de mayo como respuesta al accidente sufrido por una allegada de Oskar Calabozo cuando volvía de la visita de la cárcel de Córdoba. Esta propuesta se trató en la comisión de régimen interno que se realizó la misma mañana del pleno y en la que se aprobó tratar la propuesta en el pleno. Sin embargo la moción no fue redactada en el orden del día de la reunión y fue por ello que BILDU propuso introducirla por la vía de urgencia. Sin embargo el PNV y el PSOE no se mostraron a favor de la urgencia e impidieron llevar el tema a debate.

4-Los vecinos de la zona alta en defensa del funikular. Los políticos pasan.

La propuesta vecinal con respecto al futuro del funikular marcó el punto mas candente del pleno. La concentración convocada por las asociaciones vecinales de Larreineta, Barrionuevo y La Arboleda congregó a mas de un centenar de personas que tras acabar la concentración subieron al pleno. Fue en el turno de los vecinos cuando los portavoces vecinales tomaron la palabra para exigir compromisos con respecto al futuro del funikular. La preocupaciópn vecinal de que vayan reducir los servicios del funikular o incluso cerrarlo y destinarlo a un uso turístico-testimonial se ven acrecentados en la situación de recortes y restricciones que nos encontramos. Además las evidencias marcan que se está intentando dirigir la salida de los vecinos de la Zona Alta hacia Gallarta mediante autobús (así se ha hecho en las últimas paradas de mantenimiento del funikular).

Los vecinos solicitan garantías a largo plazo con respecto a los servicios del funikular, para ello reclamaron la creación de una mesa liderada por el alcalde y los partidos políticos representados en el ayuntamiento, que junto a los portavoces de las asociaciones vecinales y responsables de EuskoTren blindasen de una vez por todas el asunto con garantías a largo plazo.

La propuesta vecinal cuenta con el aval de 12.000 firmas y el apoyo de la mayoría de las asociaciones del pueblo, sin embargo todo esto no pareció se suficiente para poner manos a la obra al equipo de gobierno. A los políticos no les gusta que los vecinos intervengan en los asuntos municipales, les gusta mas el juego de medallas. Sin embargo no se entiende que no se respalde una solicitud tan simple en la que todas las agrupaciones políticas nos mostramos a favor. ¿Porqué negarse? ¿Porqué cerrarse a una solicitud vecinal tan básica y tan simple?

Tras muchos rifi-rafes y sin ningún compromiso claro por parte del equipo de gobierno, se acabo el pleno sin una vez más recoger en acta las intervenciones de los y las vecinas.

Leave a Reply

Your email address will not be published.