EKAINEKO PLENOA: La oposición exige mayor transparencia en la gestión.

(abajo en castellano)

Ekaineko plenoak 2 ordu baino gehiago iraun zuen eta orain arteko luzeena izan zen. Plenorako jarrita zeuden gaiak azkar pasatu ziren, BILDU eta PSOEren eskari eta galderek eta agintarien erantzun kamutsek luzatu zuten ordea udalbatzaren jarduna.

1-Udal garbiketa zerbitzuak esleitzea.

Udalaren inguruan sortzen diren lanak eta lan hauek egiteko kontratuen asignazioak. Trapagarango udala aspalditik hasia da bere inguruan sortu daitezkeen lanak “zerbitzu” enpresei asignatzen. Horrela asko dira administrazioaren inguruan sortu diren enpresa sateliteak, diru publikoa esku pribatutara pasaz eta askotan langileak lan baldintza okerretan mantenduz.  Alternatibak badaude, bere inguruko lan eta zerbitzuak udalak berak kudeatzea edo herrian bertan langile kooperatibak sortzea, lanaren kontrola eta ordaina langileen eskuetan mantenduz, enpresa bitartekari espekuladoreak kenduz.

Azken plenoan udal instalazioen garbiketa lanak lehiaketara enpresa bati asignatzea proposatzen zen, horretarako lehiaketa publikora ateratzea erabaki zen aurreko pleno batean, oraingoan asignazioa onartzea proposatzen zen. Proposamena PNV,  PSOE eta PPren botoekin onartu zen. BILDUk bere aldetik adierazi zuen udal zerbitzuen eta inguruko lanen kudeaketa publikoaren alde egiten duela eta kontratuak hirugarren enpresei asignatzeran aurka. Baina plenoko gaia kontratuaren asignazioa zenez abstenitzea erabaki zuen lehiaketa publikoa modu zuzenean egin dela adieraziz.

2-Gobernu batzordeko dekretuak. “Proyecto gaztedi Bizkaia.” (BILDU)

Gobernu batzordeak (PNV) gure herria Bizkaiko Diputazioaren “Proyecto gaztedi” programaren barruan sartzea erabaki du. BILDUk erabaki horri buruz galdetu zuen, salatu zuen udal gestioa dekretu bidez aurrera eramaten ari zela, informazioa ez dela oposizioko taldeei pasatzen eta gaiak ez direla komisiora eztabidatzera eramaten. BILDUko zinegotziek transparentzia eskatu zuten.

Gazteria eta kultura zinegotziak (PNV) ordea beste modu batez ulertzen omen du transparentzia hitza. Ainhoa Santistebanek esan zuen erabakia hartu ondoren dekretuan bertan irakurri daitekeela eta udal gobernuaren eskumena dela erabaki horiek hartzea.

3-BATERAGUNE auzia eta presoak. Urgentziazko 2 mozio. (BILDU)

2.aldiz atera zituen BILDUk mozio berak. BATERAGUNE auzian dauden atxilotuak askatzeko mozioa erregistratua zuen maiatzetik BILDUk udalean eta Oskar Calabozori bisitan zihoan lagun batek istirpua izan ondoren dispertsioaren aurkako beste mozio batekin batera. Bi mozioak maiatzaren hasieratik ezagunak ziren udaletxean. Regimen internoko batzordean aldeko bozkak lortu zituzten bi mozioek (PNV, PSOE eta BILDU) eta horrela ohiko prozeduraz plenora joateko bidea irekirik gelditu zen. Udal agintariek ez zituzten ordea, ez maiatzeko, ez ekaineko plenoetako gai ordenetan sartu.

Hau ikusirik BILDUk urgentziaz aurkeztu zituen bi mozioak, bai maiatzeko zein ekaineko plenotan. Bietan PSOE zein PNVk ez zuten urgentziaren alde egin eta mozioak plenoan ezin eztabaidaturik gelditu ziren.

4- PSOE kontuak eskatzen.

PSOEko zinegotziek galdera erantzun sorta amaigabe bat bota zuten. Adierazi zuten oposizioko alderdiei ez zaiela abisatu protugaleten centro de diarekin egin zen bazkari batetaz eta galdetu zuten bazkari hura nork ordaindu zuen. Adierazi zuten ere bai  haiei ez zaiela gonbidatu Avellanedan egin zen Ismael Fidalgoren esposizioko inaguraziora.

Galdetu zuten zergatik suspenditu zen Arboledako campusa, merkatuko plazan konponketa egiteko asmorik bazegoen, Olaso jauregiko liburutegi zaharra zegoen tokiarekin zer egingo den eta zenbat lonja etxebizitza bihurtu diren.

Halaber eskatu zuten arboledako futbol taldeko lokalak konpontzeko, EREIN landa eremutarako garapen jasangarrirako programan parte hartzeko eskaria egitea.

5-GANADUAREN AUZIA KONPONDU! Behi baten kontra istripu larri bat egon zen Arboledan. (BILDU)

BILDUk ganaduaren auzia eraman zuen berriro plenora, bezperan Arboleda eta Larreineta arteko bidean izandako istripu baten kontura. Udal agintariek esaten dute arazoa konponduta dagoela, lanean ari direla, ganaduzale, auzokide eta diputazioko agintariekin elkartzeari uko egiten diote, BILDUren proposamena blokeaturik dago eta udalean eztabaidatzeari uko egiten diote. BILDUk galdetu zuen ia hildako bat beharrezko den alderdikeriak behingoz utzi eta arazoari era ireki eta partehartzailez adarretatik heltzeko.

BILDUk salatu zuen ez dagoela komisiorik eta gutxienez 6 proposamen blokeaturik daudela.

Ildo horretatik jarraituz BILDUk salatu zuen apiriletik komisiorik deitzen ez dela, eta beraz informazioa psatzen ez dela. Are gehiago BILDUk berak egindako 6 proposamen ezin eztabidaturik daudela komisiorik ez deitzeaz.

BILDUko zinegotziek ere salatu zuten batzorde buruei (PNV) eskatutako hainbat informe ez dizkietela helarazten (hirigintza planaren eztabaidan eskatutakoak, ondare jabetzari buruz eskatutakoak…).

Salatu zuten ere bai udal gobernua ez dela legegintzaldi hasierako konpromisoak betetzen ari, auzokideen erregistroei ez zaiela erantzuten eta herritarren hitza plenoetan ez dela aktan jasotzen, are gehiago herritarrak hizketan ari direnean idazkariak salatik alde egiten duela.

CRÓNICA del PLENO de JUNIO

El pleno de junio llegando a alcanzar las 2 horas de duración fue el pleno mas largo de esta legislatura. Los puntos planteados en el orden del día se finiquitaron rápido. Fueron sin embargo los ruegos y preguntas tanto de BILDU como del PSOE y sus sucesivas respuestas por parte del equipo de gobierno las que hicieron alargar el pleno. Los ruegos y preguntas de unos y otros dejaron constancia del oscurantismo y la falta de información que genera una gestión municipal basada en decisiones de junta de gobierno. Así BILDU volvió a revindicar una gestión abierta y basada en comisiones donde prime el debate, la transparencia y el llegar a consensos entre diferentes para sacar adelante las propuestas y solicitó volver a reactivar la comisiones.

1- Licitación de los servicios de limpieza municipales.

La licitación fue aprobada con lo votos de PNV, PSOE y PP y de esta manera quedó asignada la limpieza de las instalaciones municipales a una empresa externa al ayuntamiento. BILDU por su parte se abstuvo argumentando haberse realizado el concurso público para la asignación del contrato de una manera transparente y correcta. Sin embargo se posicionó en contra de externalizar trabajos y contrataciones a empresas de servicios satélites de ayuntamientos y revindicó la gestión pública y directa de los servicios.

2-Decretos de junta de gobierno: “Proyecto gaztedi bizkaia” (BILDU).

El equipo de gobierno (PNV) decidió en junta de gobierno (sin la oposición) integrar a Trapagaran en el proyecto gaztedi bizkaia de la Diputación. BILDU preguntó sobre la repercusión de esta decisión,  denunció que la gestión municipal se esta llevando a base de decretazo, que no esta pasando información a la oposición y que no se convocan comisiones. De la misma manera los concejales de BILDU exigieron transparencia en la gestión municipal.

La portavoz del PNV por su parte tenía un concepto de transparencia muy diferente, la concejala sentenció que al que quisiese le bastaba con leerse las actas de la junta de gobierno para informarse de las decisiones de la misma.

3-Caso BATERAGUNE y STOP a la dispersión. 2 mociones de urgencia. (BILDU)

BILDU presento de urgencia 2 mociones con las que se lleva a vueltas en el ayuntamiento desdehace mas de 2 meses. BILDU registró en mayo una moción solicitando la excarcelación de los detenidos por el caso BATERAGUNE y otra moción solicitando moción solicitando el fin de la dispersión de los presos políticos vascos como respuesta al accidente sufrido por un allegado de Oskar Calabozo cuando volvía a Trapagaran de visitarle en la cárcel de Córdoba.

Las 2 mociones se trataron en la comisión de régimen interno de mayo y alcanzaron la mayoría suficiente (Con los votos de BILDU y la abstención de PNV-PSOE) para ser tratados en pleno de manera ordinaria, sin embargo no fueron recogidos en el orden del día de los plenos de mayo ni de junio, es por ello que BILDU solicitó tratarlosen pleno  por vía de urgencia. Una vez mas tanto el PNV como el PSOE no se posicionaron a favor de la urgencia y se quedaron las 2 mociones sin tratar.

4-El PSOE pide cuentas

En el turno de ruegos y preguntas los concejales del PSOE lanzaron una interminable batería de preguntas. Denunciaron no haber sido invitados a una comida realizada por el centro de día en Portugalete a la que acudio el alcalde y preguntaron sobre a cuenta de quién corrieron los gastos del evento. Denunciaron también no haber sido invitados a la inaguración de la exposición de Ismael Fidalgo en el museo de las encartaciones en Avellaneda.

Preguntaron también porqué se suspendió el campus de La Arboleda, si hay intención de rehabilitar la plaza del mercado viejo, que intenciones hay para la antigua biblioteca ahora vacía en el Palacio Olaso y el número de lonjas que pretenden acogerse a la nueva ordenanza para convertir lonjas en vivienda.

Finalmente solicitaron rehabilitar los locales del club de futbol de La Arboleda y suscribirse al programa EREIN para desarrollo sostenible del zonas rurales.

5-BILDU solicitó desbloquear la propuesta sobre el ganado tras haber sucedido una grave colisión contra una vaca en la carretera La Arboleda – Larreineta.

BILDU llevó de nuevo la problemática del ganado en la zona alta a cuenta de un grave accidente ocurrido en la carretera entre Larreineta y La Arboleda la vispera del pleno. Los responsables del equipo de gobierno dicen que el tema esta zanjado y que estan trabajando en ello, sin embargo los accidentes se suceden, se niegan a reunirse de manera abierta y global con las partes implicadas, se niegan al debate y continúan bloqueando la propuesta de BILDU . BILDU preguntó si hacía falta algun muerto para coger el toro por los cuernos y solucionar de una vez esta situación.

BILDU denunció que no se están llamando comisiones y que al menos 6 propuestas permanecen bloqueadas.

En la misma línea BILDU indicó que excepto la comisión de régimen interno se lleva desde abril sin convocar comisiones y que por lo tanto se dificulta el flujo de información de la actividad municipal hacia los grupos de la oposición. Es más, BIDU denuncio que al menos tenía constancia de 6 propuestas que permanecían bloqueadas sin poder tratarlas a debate por no haber comisiones.

Así mismo los concejales de BILDU denunciaron que no se les estan haciendo llegar ciertos informes técnicos solicitados hace méses como estudios especificos del Plan General (PGOU) o un informe registrado sobre el patrimonio municipal.

Finalmente los concejales de BILDU terminaron su intervención denunciando que el equipo de gobierno no esta cumpliendo los acuerdos registrados al inicio de legislatura, que no se le esta respondiendo a las solicitudes y registros vecinales y que no se están recogiendo en acta las intervenciones de los vecinos y portavoces de las asociaciones en el pleno. Es más, que la secretaria se ausenta cuando los vecinos dan su opinión y empiezan a intervenir. Con todo eso concluyó el pleno de junio.

Leave a Reply

Your email address will not be published.