BILDUk udal webgunean euskarari presentzia emateko eskatu du.

Hilabete da BILDUk udal webgunean euskarari presentzia emateko eskakizuna egin zuela, udalaren aldetik eskakizunari ez diote oraindik erantzunik eman. Udal webgune zaharrean bazegoen webgunea zein hizkuntzatan ireki nahi genuen galdera ematen zigun pantaila: Erabiltzaileok, guk geuk egiten genuen aukera, euskaraz edo gaztelaniaz, baina biak maila berean azaltzen ziren.

Webgune berriak euskara bazter batean uzten du.

Uztailaren hasieran ordea, udal gobernu berriaren aginduz udaletxeko webgunea aldatu eta berriztu zen formatu berria emanez. Oraingoan zuzenean erdarazko bertsiora sartzen da erabiltzailea eta webgunea euskaraz ikusteko aukera goiko bazterrean utzi dute.

Udal webgune berria ikusi: www.trapagaran.net

Euskara ikusgarri egin behar dugu.

Meatzaldean bizi gara eta mugaldekoak gara. Far west, mendebalde hurruneko muga eta mugetan dira hizkuntza txikiak lehenbizi galtzen. Horregatik ez da euskara ohikoa gure herrian, euskara aspaldi galdu zelako.  Berreskuratze prozesuan gaude ordea, ikastolak, euskaltegiek, iraksskuntzak eta herritar askok egindako lanaren ondorioz euskaldunak bagara Trapagaranen gero eta gehiago. Horregatik beharrezkoa da euskara ikusgarri egitea eta bereziki udaletik normaltasunez bultzatzea. Horrela webguneari dagokionez:

(1) Ortuella, Muskiz eta Sestaoko udal webguneak automatikoki euskaraz irekitzen dira.

(2) Getxo eta Erandiokoan zein hizkuntzetan aritu nahi duen galdetzen zaio sartu aurretik erabiltzaileari.

Euskara guztiona da.

Euskara guztion ondarea da, ez da alderdi batena edo bestearena, ez da ideologia, kolore edo sektore batena edo bestearena. Trapagarango biztanleek aspaldian hala mintzatzen zuten eta horregatik da bertan bizi garen guztiona. Baina euskara berreskuratuko bada euskararen eguna ospatzea baino gehiago beharko dugu. Euskara erabili nahi dutenei aukerak eman behar dizkiegu eta aukeerdintasun horretan udaletxeak badu zer esana. Bere eguneroko jardunetik abiatuz, kanporatzen duen irudia landuz, udal webguneko hizkuntza jarrera zainduz. Gure hitzak ez daitezela gal, guztion artean egin dezagun!

BILDUren eskaria osorik irakurri: Udal webgunea euskaraz

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.