BILDUk bere aurrekontuei buruzko auzo bilera irekiekin jarraitzen du.

Aurreko astean  prentsaurrekoan azaldu bezala BILDUk auzokako bilera irekiekin jarraituko du asteon ere. Aurrekontuak dira udaleko dokumentu garrantzitsuena bertan definitzen baitira herrian egiteko planteatzen diren hobekuntza, inbertsio eta proiektuak. Horregatik proposatzen du BILDUk aurrekontuak herritarrekin batera modu partehartzeaile eta irekian egitea eta horrela egiten du gobernuan dagoen udaletxeetan (Sopela, Igorre, Lemoa…). Aurrekontu partehartzaileak deitzen zaio aurrekontuak herritarrekin batera egiteko metodologia horri.

Trapagaranen gobernuan agintean egon diren alderdiek udal gestioa herritarrengandik bereizita ulertzen dute, nahiago dute haien bulegoetan aurrekontuak idatzi, demokrazia eredu aurrerakoi eta irekiagoei bide egitea baino. Hala ere badira aukerak oposiziotik bide horretan sakontzeko. Horregatik hartu du BILDUk iniziatiba, bilera irekien bidez udala aurrekontu partehartzaileen bidean bultzatzeko eta herrian partehartze eta gardentasun kultura zabaltzeko.

ASTE HONETAKO BILERAK

Astelena urriak 1, LA ARBOLEDAn, 19:30etan auzo elkartean.

Asteazkena urriak 3, TXURRUKAn, 19:30etan Amaia tabernan.

Osteguna urriak 4, SAN GABRIELen, 19:30etan eskolako liburutegian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.