BILDUk arloz arloko bilera irekiekin jarraitzen du, 2013ri begira.

KULTUR arloa, KIROLA eta SOZIAL ARLOA. Urrian auzoz auzo hasitako bilera irekien dinamikarekin jarraituz BILDUk arloz arloko bilerak antolatu ditu asteon. 2013ko aurrekontuei begira proposamen bat egitea da BILDUren asmoa, horretarako kirol edo kultur talde zein sozial arloan ari diren herriko elkarte eta auzotarren proposamen eta iritzietatik abiatuz.

Aurrekontuak dira udaleko dokumentu garrantzitsuena bertan definitzen baitira herrian egiteko planteatzen diren hobekuntza, inbertsio eta proiektuak. Horregatik proposatzen du BILDUk aurrekontuak herritarrekin batera modu partehartzeaile eta irekian egitea eta horrela egiten du gobernuan dagoen udaletxeetan (Sopela, Igorre, Lemoa…). Aurrekontu partehartzaileak deitzen zaio aurrekontuak herritarrekin batera egiteko metodologia horri.

Trapagaranen gobernuan agintean egon diren alderdiek udal gestioa herritarrengandik bereizita ulertzen dute, nahiago dute haien bulegoetan aurrekontuak idatzi, demokrazia eredu aurrerakoi eta irekiagoei bide egitea baino. Hala ere badira aukerak oposiziotik bide horretan sakontzeko. Horregatik hartu du BILDUk iniziatiba, bilera irekien bidez udala aurrekontu partehartzaileen bidean bultzatzeko eta herrian partehartze eta gardentasun kultura zabaltzeko.

ASTE HONETAKO BILERAK

Astelena azaroak 5, KULTURA ARLOA, 19:30etan Olaso jauregian.

Asteartea azaroak 6, KIROL ARLOA, 19:30etan Olaso jauregian.

Asteazkena azaroak 7, SOZIAL ARLOA, 19:30etan Olaso jauregian.

Osteguna azaroak 8, TRAPAGARAN OROKORRA, 19:30etan Escontrilla eskolako salon de usos multiples aretoan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.