Presoen alde larunbatean Baionara.

Urteak joan urteak etorri. Bada Euskal Herrian denbora ziklo berrian sartu garenak. Ezker Abertzalearen zutik Euskal Herria prozesuak ilegalizaioak gainditu eta indar metaketa prozesu bat abiatzea ekarri zuen, horrela BILDU sortu zen. Hortik aurrera Aieteko adierazpenak bake bidean aurrera egiteko bidea markatu zuen eta ETAk urratsak emanez behin betirako su etena aldarrikatu zuen.

Estatuek denbora honetan guztian ordea ez dute bre bidean aldatu eta atxiloketa-errepresio dinamikan jarraitu dute, 700 preso politiko baino gehiagok urrundurik kartzelan jarraitzen dute, Parot doktrina aplikatzen jarraitzen dute eta azkena Aurore Martinena bezalako atxiloketak izan dira.

Frantses eta Español estatuek, elkar harturik etorkizuneko bidea itxi nahi digute. Eskozia edo Quebec moduko nazioek bere etorkizunari buruz erabakiko dute ondoko urteetan eta Euskal Herria zein Katalunian gerta daitezkeen prozesuak nola edo hala geldiarazi nahi dituzte. Geure geroaren jabe Euskal HErriko herritarrek izan nahi dugu, guk geuk erabaki geure etorkizuna, horregatik gaude behin betiko konponbidearen alde. Presoak herriratzearen alde, orain arteko zapalkuntza eta konfrontazio egoera gainditu eta demokrazia, pake eta justiziazko eszenatoki batera irits gaitezen.

PRESOAK EUSKAL HERRIRA

MANIFESTAZIO NAZIONALA
azaroak 10, larunbata BAIONAN

15:30etan euskaldunen plazatik

Leave a Reply

Your email address will not be published.