115.000 pertsonek presoak etxeratzeko eskatu genuen larunbatean Bilbon.

Historikoa izan zen larunbateko manifestazioa, ez omen da Euskal Herrian horren pareko protestarik sekulan ikusi. Ibilbide guztia jendez lepo, eta milaka eta milaka pertsona euskal presoen egoera konponbidean jartzeko eskatzen. Trapagarandik ere asko izan ginen manifestazioan parte hartu genuenak, horren erakusgarri zen manifestazio orduan tren geltokia jendez gainezka, lepo azaltzea.

Presoen gaiak alderdi eta sentsibilitate ezberdinak gainditzen dituela agerian gelditu zen larunbatean, euskal gizartearentzat lehentasunezko gaia dela azalduz. Urte bete baino gehiago pasatu da ETAk betirako su etena eman zuenetik, bakerako aukerak zabaldu ziren horrela, estatu frantses eta espainiarraren partetik ordea urratsik eman gabe, blokeaturik mantendu dute egoera. Horrela 600 euskal presok baino gehiagok sakabanaturik, Espainia eta Frantziako kartzeletan  urrundurik jarraitzen dute, familia eta lagunak astero milaka kilometro egitera behartuz. Preso gaixoek kartzelan jarraitzen dute, Parot doktrina aplikatzen zaie beste andana bati, 3/4nak bete dituztenak ez dituzte kaleratzen…

Larunbateko manifestazioan euskal herritarrek justizian oinarritutako bake iraunkorra beharrezkoa dugula argi utzi genuen, eta aldarrikatu bide horretan besteen artean presoen egoera dela, lehen bait lehen konpondu beharreko afera. Politikoei dagokie behingoagatik egoera desblokeatzea eta aurrera egiteko bideak zabaltzea. Euskal Herritarrek gure aldarrikapena argi azaldu genuen eta nazioartera ere iritsi zen eskariaren oihartzuna:

DEUSTCHE WELL (Alemania): Tens of thousands march for rights of basque prisonners

The HUFFINGTON POST (USA): Large protest for return of basque prisonners

G1 (Brasil): Milhares se reúnen em Bilbao para pedir retorno de prisoneiros do ETA

FIRST LINE press (Italia): A casa! l´odissea dei 115mila a Bilbao.

Leave a Reply

Your email address will not be published.