Zigorren senideek istripua izan dute kartzelarako bidean. BILDUk konpromisoak eskatu dizkio udalari.

Zigorren senideek istripua izan dute joan den ateburuan Curtiseko kartzelara (Galizia) bisitako bidean zihoazenean. Ez da lehenbiziko aldia Trapagarango preso baten senide edo lagunek istripua pairatzen dutena, era berean istripua sufritu baitzuten iazko maiatzean Oskar Calabozori Cordobara bisitan zihoazen lagunek. Era honetan berriz ere agerian geratu da dispertsioak eta urruntzeak euskal presoen senide eta lagunei zer nolako zigorra suposatzen dien, asteburuero asteburuero errepideetan bizia jokatzera milaka senide eta lagun aritzera behartuz.

Egoera honen aurrean dispertsioarekin amaitzeko konpromezua eta babesa eskatu dio udalari BILDUk, sartu berri duen mozioan. Mozioak ondokoa eskatzen du:

1-Udalak Trapagaranen urrunduta dauden presoen senideei elkartasuna eta babesa adieraztea.

2-Udalak dagokion instituzioari (instituciones penitenciarias, espainiako barne ministroa…) euskal presoak euskal herriko kartzeletara ekar ditzala eskatzea.

3-Udalak dispertsioaren aurka azaltzea herrian presoen sakabanaketa eta urruntzearen aurka egiten diren mobilizazioetan parte hartu eta herritarrei parte hartzeko deia zabalduz.

INFO+: Mozioa osorik irakurri

BILDUk mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.

Euskal Herriko bakegintzaz, normalizazioaz hitzegiten da asko azken garaitan gure herrian. Bakea eta normalkuntza nahi ditugu gure herriarentzat, justizian eta demokrazian oinarritutako bakea, bakoitzaren ideiak errespetatu eta gehiengoen arabera aurrera eraman ahalko den errespetuzko espazioa. Munduko edozein gatazken irakasgaia da ordea ez dela normalkuntzarik posible izango 600 presotik gora dagoen herri batean. Ez dela normalkuntzarik posible beste hainbeste senide eta lagun, guraso, amama-aitite edo seme-alaba, asteburuero kartzeletara bisitan dituen herri batean. Horregatik BILDUk dispertsioarekin amaitzeko mobilizazioekin bat egin eta parte hartzeko deia zabaltzen dio herritarrei:

EKAINAK 13, osteguna, 20:00etan La Caixan

KONTZENTRAZIOA. Zigorren senideek sufritutako istripua salatzeko.

DISPERTSIOAREKIN AMAITU, PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

 

UZTAILAK 13, larunbata

EUSKAL PRESOEN ALDEKO MENDI MARTXA Parkotxatik Ganeranera

Leave a Reply

Your email address will not be published.