Elgero eta San Gabriel eginda, BILDU auzoz auzoko bileren rondan hasi da.

Demokrazia partehartzailea praktikara eramaten saiatzen ari delako. Inguru hurbila, hobeto ezagutu, jendeari berea esateko aukera eta hitza eman eta udala herria hurbiltzeko bideak zabaltzeko. Horrela astelenean Elgeron hasi eta atzo San Gabrielen egin zen moduan, auzoz auzoko bilera ronda irekia egiten ari da BILDU.

Legegintzaldia hasi zenetik era honetan jarduten ari dira BILDUko zinegotziak, auzoetara joanez, udaleko berri emanez eta auzoetaren ikuspegi eta kezkak jasoz. Era horretan ari da osatzen BILDU, urtez urte aurkezten duen aurrekontu proposamena.

Beraz udazkeneko bilera irekiei jarraipena eginez antolatu ditu BILDUk oraingo batzar hauek. Udazkenean jasotako eskari eta proiektuen egoera zertan den azaltzeko, eskakizun horiek BILDUren aurrekontu proiektuan nola sartu diren azaltzeko eta kezka eta gai berriak entzun eta aztertzeko. Zerbait buruan baduzu ekin eta parte hartu!

BILERAKO GAI ORDENA:

1-2013ko aurrekontuak. Auzoetako eskakizunak eta BILDUren proposamena.

2-Auzoz auzo lantzen ari  diren, arazo, gai eta eskariak.

3-Auzotarrek ekartzen dutena.

AUZO BILEREN DATAK:

Ekainak 17, astelena, 19:30etan ELGEROko auzo elkartean.

Ekainak 18, asteartea, 19:30etan SAN GABRIELeko eskolan.

Ekainak 20, osteguna, 19:30etan ARBOLEDAko auzo elkartean.

Ekainak 24, astelena, 19:30etan TXURRUKAko amaia tabernan.

Ekainak 25, asteartea, 19:30etan LARREINETAko auzo elkartean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.