Ezkerraldeko zinegotziek kajero automatikoetan egin dute lo aterpea eskatzeko.

(abajo en castellano)

Etxerik gabeko 6 pertsona hil egin ziren iaz Bizkaian, haietako bat, Barakaldon. Gero eta eskale gehiago dago kalean, gero eta gehiago dira etxerik gabe gelditu eta edozein bazterretan, oinarrizko bizi baldintzarik gabe bizirauten duten pertsonak.  Zer jan eta non lo egin ez duten lagunak eta jendeak, haietako asko Ezkerraldean.  Gure herri eta hiriek ordea ez dute kalean bizi diren pertsonak lagundu eta haien oinarrizko beharrak betetzeko ez plan, ez instalazio, ez  zerbitzurik.

Legeak jasotzen duenez 20.000 biztanletik gorako herriek etxerik gabekoentzat zerbitzuak martxan jarri behar dituzte. Hortik abiatuz egin zuen BILDUk Ezkerraldeko udaletxeetan, eskualde mailako aterpe bat zabaltzeko proposamena. Datorren astean eztabidatuko dute proposamena Barakaldo, Sestao eta Santurtziko udaletxeetan. Gaiak duen garrantzia nabarmendu eta egoeraren larritasuna salatzeko BILDUko zinegotzi eta ordezkariek kutxazain automatikoetan egin zuten lo ostiral gauean.

El pasado viernes los concejales y representantes de BILDU de Ezkerraldea durmieron en los cajeros automáticos de Santurtzi y Barakaldo. Realizaron esta protesta para solicitar un albergue comarcal que de servicio a las personas sin techo de la zona. Una instalación planteada en la ley para los municipios de mas de 20.000 habitantes para que ninguna persona tenga que verse obligada a dormir en la calle. En esa línea regitró BILDU su propuesta en los ayuntamientos en el mes de diciembre y se debatirá esta semana en los ayuntamientos de Barakaldo, Sestao y Santurtzi.

INFO+: Entrevista Tinixara Guanche (CEAR) sobre la exclusión residencial en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa

Leave a Reply

Your email address will not be published.