AMAIUR koalizioa jaio da autodeterminazio eskubidea eta ezkerreko politika Madrilen aldarrikatzeko.

Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak osatuko dute AMAIUR koalizioa. Azaroaren 20ko Espainiako Kongresuko hauteskundeetara aurkeztuko den bilgune ezkertzale eta independentista; Madrilen Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea eta ezkerreko politika defendatzeko.

ZUBIA  ikur.

Zubia izango da AMAIUR koalizioaren ikurra. Ezberdinen arteko indar metaketa adierazi nahi du zubiak, ezberdinak lotzen dituena, adostasunera iristeko elkarrizketara irekia dagoen zubia.

 

AMAIUR, 1512an galdu genuen askatasunaren ikur.

Datorren urtean beteko dira 500 urte (1512-2012) Castillako armadak Nafarroa inbaditu eta azken euskal lurralde libreek askatasuna galdu zutela. 1512tik aurrera ordea, izan ziren Nafar askatasuna berreskuratzeko hainbat saiakera, horietako azkena 1521an gertatu zen. Nafarrek Baxe Nafarroatik sartuta eta bertako herritarren matxinaden laguntzaz, Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tutera berreskuratu zituzten eta Gaztelarrak Nafarroatik kanporatzea lortu zuten. Gaztelako erregeak ordea armada berrantolatu eta 1521ean Iruñea ondoko Noainen Nafarrak garaitzea lortu zuen. Nafarren erretirada hartan, iheslari batzuk Baxe Nafarroan antolatu eta Baztan ibarra, Bidasoa eta Hondarribia berreskuratzea lortu zuten. Saiakera horretan, Nafar soldaduak Baztango Amaiur herriko gazteluan babestu ziren Castillako ejerzitoari eusteko. 1522a zen eta hura izan zen Nafar askatasunaren aldeko azken bataila. Horregatik du AMAIUR herriak eta hitzak hainbeste sinbolismo euskaldunen artean.

 

500 urte geroago NAFARROA berriz giltzarri.

AMAIUR koalizioak Nafarroan emaitza oso onak lortzeko aukera errealak azaltzen ditu. Honen aurrean UPN eta PPk ez dute dudarik izan azaroaren 20ko hauteskundeetarako fronte españolista osatzeko. Argi esan dute, AMAIUR geldiaraztea dute helburu. Horretarako joan da Yolanda Barcina Madrilera erregearekin eta Rajoirekin batzartzera. AMAIUR izenak nafar askatasunaren aldarria plazaratzen du behin eta berriz. AMAIUR koalizioak talde propioa izateko aukera handiak dituela diote inkestek, Nafarroan emaitza oso onak izan eta Nafar ordezkariak izatekoa. 500 urte eta gero herri ikuspegia osatzea du helburu AMAIURrek, herrialde guztietan emaitza oso onak lortu eta munduaren aurrean nazio bezala azaltzekoa.

Horregatik azaroaren 20an hautesontziak  AMAIURren bozkez beteko ditugu, askatasunaren bidean aurrera egiteko, Espainiako kongresuko lehoien aurrean, Euskal Herria zutik eta sendo azaltzeko. AMAIUR, galdu genuen askatasunaren ikurra eta orain 500 urte geroago, berreskuratzeko bidean gaudena. AZAROAREN 20an BOZKATU AMAIUR!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.