Urte berria, denbora berria?

Agur 2015, ongi etorri 2016. Urtero bezala mendian emango emango diogu agurra urteari gutako askok, Trapagaranen ohitura denez Pico la Cruz mendira igoz, lagunekin, ingurukoekin, maite ditugunekin unea partekatuz, biziz eta ospatuz.

outro mundo

Beste urte bete igaro da, beste 12 hilabete eta berekin batera milaka ekimen, ideia uholde, indar, ahalegin, esfortzu, ilusio eta momentu goxo. Munduan gaurko gizartearen inertziek berean jarraitzen dute. Milaka pertsona Mediterraneo itsasoan pateretan harrapaturik, beste hainbeste errefuxiatu Siria, Irak edo Afganistango gerretatik ihesi Europako mugen ertzean pasatu ezinik. Bankuek berriz ere irabazi andana pilatu dute, berdin enpresa handiek. Hego Amerikako herri indigenek bere inguru eta errekurtsoen aldeko borrokan jarraitzen dute, ezker mugimenduek boterea galdu dute herrialde askotan eta Kubak ekonomi erreformak onartu eta inguruan zuen blokeoa gainditzea lortu du.  Mendebaldeko Afrikan Ebola gaitza arazo handi izaten jarraitzen du eta hainbat estatu, diktadore handien eskuetan gerra izugarrien toki dira.

Etxean betiko injustiziek berean jarraitzen dute. Hirietako etxe desjabetzeak eta langabezia tasa altuak. Gazteok independizatu eta etxetik joateko zailtasunak. Kontsumoaren izenean Mercadona berria ireki dute Barakaldon eta merkantzia trena gure herritik igaro nahian jarraitzen du Espainiako Gobernuak. Presoek kartzeletan jarraitzen dute familiatik urrun eta borroka armatuaren zikloa ixteko beharrezkoa den ETAren amaierak blokeatuta jarraitzen du Espainiako Gobernuaren inmobilismoaz. Astero emakume bat hiltzen dute estatuan eta ez gara harreman eredu kapitalista patriarkala irauli eta gizarte askatzaile berri bat sortzeko gai. Erabakitzeko eskubideak bidea egiten du eta Espainiako kongresu berrian Podemosen bidez inoiz baino indar gehiago hartuz, euskal sindikatuak haien arteko iskanbiletan gai sozialen inguruko borroka agenda bat abiatzeko gai ez diren bitartean.

Badoa 2015 eta badator 2016, izan dadila milaka amets gauzatzeko urtea, izan dadila lagunekin goxo, etxeko zein ingurukoekin indartsu aurrera egiteko unea. Gure bidea egin, aldatu, konpartitu, sentitu eta maitatu, guztion artean eraikitzeko hobea izango den mundu berria.

Osasuna, askatasuna eta maitasuna

URTE BERRI ON TRAPAGARAN!

Leave a Reply

Your email address will not be published.