Urte berri on 2018

munduAgur 2017, ongi etorri 2018. Badoa urte zaharra eta badator berria, Trapagaranen beste herri askotan bezala mendian agurtuko dugu urtea. Pico La Cruz mendira igoz, lagunekin elkartuz, musikan arituz, familiarekin afalduz.  Egindakoa hor gelditzen da eta gauzak aldatzeko etengabeko gurpilean aukera berriak badatoz.

Gerrek segitzen dute munduan, Trump presidenteak giza eskubide guztien kontra Jerusalem izendatu du Israel estatuaren hiriburu. Milaka pertsonek Asia eta Afrikatik bizitza hobe baten esperantzaz Europa dute helburu eta horrela paperik gabeko errefuxiatuak iritsi zaizkigu Zierbenako portura. Kataluniak eutsi dio momentuz estatuaren inposaketei eta gure herritik elkartasun handia jaso du azken hilabeteetan. Zailtasun ekonomikoak eta desberdintasun sozialek badiraute aberatsak gero eta gutxiago baina aberatsago diren gure gizartean. Gauza guztien gainetik ordea, bizirik gaude eta bagara munduko bazter guztietan justizian oinarritutako aldaketa nahi dugunak.

Euskal Herrian badirudi gauzak ez direla mugitzen, PSE-PP-PNV akordioak betirako duela egoera berdin mantentzen. Gurean ordea jarraitzen dugu lokaletik herrian eragiten, jende desberdina elkartzen, auzoei bizi ematen, proiektuak garatzen eta transmititzen, neoliberalen aurrean gizarte berri eta justuago bat sortzen. Gure herria indartu dadin, pertsonak garen moduan gure balibideen jabe izan gaitezen. Ondo pasa urte zaharreko agurra eta 2018a hobea izan dadila. Urte berri on denori eta bereziki Trapagarandarrei!

Leave a Reply

Your email address will not be published.