BILDUk aurrekontu partehartzaileen filosofia zabaldu nahi du Bizkaiko Diputazioan ere.

Izan udaletxe, diputazio edo gobernu handiagoetan aurrekontua izaten da administrazio publikoko dokumenturik garrantzitsuena, azkenean bertan definitzen baita zertan baliatuko den administrazioaren urte bateko dirua. Orain arte politiko eta burokratek erabaki izan dute zein proiektu bultzatu edo zertan gastatu dirua. Baina badaude aurrekontuak egiteko beste moduak, herritarrek partehartzen dutenak eta bereziki udaletxeetan probatuak daudenak.

1989an hasi ziren Porto Alegren (Brasil) aurrekontuak auzoz auzo eta herritarren partehartzeaz erabakitzen, AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK deitzenzaio aurrekontuak horrela egiteko moduari. Filosofia hau da BILDUk kudeatzen duen udaletxe eta insitituzioetan bultzatu nahi duena. Horela egitenari dira aurrekontuak Donostiako udalean zein Gipuzkoako Diputazioan.

Bizkaian ere, filosofia horri jarraiki, eskualdez eskualde herritarren iritzi eta beharrak entzun eta hortik abiatuz aurrekontuak egiteko proposamena luzatu dio BILDUk Diputazioko gobernuari. PNVko agintariek ordea nahiago izan dute PPrekin aurrekontu akordioa itxi herritarrei espazioa irekitzea baino. Horregatik aurrekontuak egiteko era partehartzailearen filosofia zabaltzeko eta herritarren benetako kezkak entzuteko eskualdez eskualdeko bilera irekiak antolatu ditu Bizkaiko BILDUko taldeak, Meatzaldeko bilera bihar bertan izango delarik. Eskualdeari buruz ideiak , kezkak, kexak, dituenak aski du bertaratzea eta bere asmoa azaltzea (osasun zerbitzuari buruz, garraioari buruz, herrietako enplegu planei buruz, mendien eta basoen kudeaketari buruz…).

AZAROAK 29, ASTEARTEA

BIZKAIKO DIPUTAZIOKO AURREKONTUEI BURUZKO BILERA IREKIA

19:00etan Muskizeko gazte gunean

Leave a Reply

Your email address will not be published.