ABENDUKO PLENOA: Cambio de titularidad de la carretera de Galindo, horario del polideportivo, presos y ordenanza de euskera aprobada.

(abajo en castellano)

Urteko azken plenoa luzea, eta mugitua izan zen, urgentziazko mozio askorekin eta alderdiek eskatutako “recesos” lagundua. (1) Galindoko errepidea udaletxearen eskuetara pasatzea, (2) polikiroldegiko gestio kontratu berria onartzea, (3) presoen eskubideen aldeko deklarazioa onartzea, (4) Erralde hiltegiaren aldeko posizionatzea eta (5) euskara ikasle guztiontzako diru laguntzak onartzea izan ziren besteak beste onartutako gai nagusiak.

1-GALINDOko errepidea udaletxearen eskuetara pasatzea.

Aho batez onartu zen Galindoko BI-3747 errepidea diputaziotik udaletxearen eskuetara pasatzeko proposamena. BILDUk proposamenaren alde egin zuen Galindoko auzotarrentzat hobekuntza ekarriko duelakoan. Galindo herriko auzorik baztertuena da, inguruak urbanizatu gabe, poligono industrialen artean, espaloi eta errepiderik gabe dago. Herriko urbanismo plan berrian desgertuko den auzoa da, eta bertako auzokideak San Gabirelera trasladatu. Hau egin bitartean ordea auzotarrek Galindon bizitzen jarraitzen dute eta zergak gainontzeko herritar guztiek bezala ordaintzen dituzte. Pentsatzen dugu auzoaren trasladoa gertatu bitartean Galindoko auzotarrak duintasun minimo batekin bizitzeko beharrezkoak dituzten hainbat beharren artean bat gehiago izango dela errepidearen konpontze eta urbanizazioa.

Gainera Galindoko errepidearen tramitazio hau egiten ez zen bitartean Aurrera poligonotik Sestaora, Elgero azpitik doan errepide berriaren irekitzea blokeatuta egon da. Erabaki honekin errepide honen irekiera prozesuan urrats bat gehiago egin dugu, orain Galindotik Elgerora joateko trenaren gaineko pasarela falta da (RENFEren esku).

2-IGERITOKI eta POLIKIROLDEGIko ordutegia zabaldu

Aurrekoan bezala alderdi guztien botoekin onartu zen igeritoki eta polikiroldegia ordu gehiagoz irekitzeko proposamena. HEmendik aurrera ere, kirol instalazioak egunero goizeko 8:30etatik 22:00etara eta larunbatetan arratsaldez ere (16:30-20:30) irekitzea  normalizatu da udalak gestio enpresarekin  zuen kontratuan.

3-BBKren asanbladan ordezkari berriak (PSOE)

BBKren asanbladaren %50a berrituko dela eta PSOEk urgentziazko mozio bat aurkeztu zuen gure herriaren ordezkaritza asanblada horretarako zerrenda batean sartzeko eskatzen. PSOEren zerrendak proposatzen zuen Trapagaranek, Ortuella, Gueñes eta Alonsotegirekin zerrenda osatzea BBKren asanbladan ordezakritza bat izateko. BILDUko zinegotziek pluraltasunaren alde egin zuten, azalduz ez zuela gaizki ikusten Trapagarango udalak duen ordezkariaz (PNV) gain enkarterri mailan beste ordezkaritza bat izatea eta hau PSOEkoa izatea. Pluraltasunari eman zioten garrantzia, azalduz BBKren asanbladan PNVk duela gehiengo absolutoa eta BILDUk pluralitatearen alde egiten zuela, ahots ezberdinak egon daitezen bultzatuz, bankua inorren monopolioa izan ez dadin. Mozioa BILDU eta PSOEren aldeko botoekin onartu zen eta PNVk kontra bozkatu zuen.

4-Trapagarango udala lehenbiziko aldiz presoen eskubideen defentsan (BILDU)

BILDUk urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioa dela eta presoen eskubideen aldeko mozio bat aurkeztu zuen. Honen aurrean PNVk Euskal Herriko udal guztietan beste mozio alternatibo bat aurkeztu zuen, gaia antzekoa zela ikusita mozioa puntuz puntu bozkatu zen. Manifestaziorako deia ezz zuen egin udalak baina hiru puntu onartu ziren oso garrantzitsuak gure ikuspegitik presoen eskubideen defentsan udalak historian egiten duen lehen adierazpenma baita. BILDU eta PNVren botoekin onartu ziren hiru puntuak:

1-Trapagarango udalak eskatzen du Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaitzea, gaixoak eta 3/4nak beteak dituztenak askatzea eta Parot doktrina bertan behera uztea.

2-Kartzelan epaiketaren zain dauden euskal presoak epaiketa egunerarte baldintzapeko askatasunean libre uztea.

3-Giza eskubideak errespetatu eta defendituko diren adierazpena.

Gainera PSOEk azaldu zuen presoen gaiaren inguruko testu bat lantzen ari direla udalean aurkezteko asmoz eta udal batzordeetan gaia eztabaidatu eta aztertzeko prestutasuna azaldu zuten. PPko zinegotziak bere ohiko antzerkiari segida emanez, mahaitik altxatu eta “buen año mariano” opatuz plenotik alde egin zuen.

5-Euskara ikasleen dirulaguntzen ordenantza (BILDU)

Euskara ikasi nahi duten Trapagarango ikasle guztioi matrikulazioa diruz laguntzeko proposamena udaletxeko euskara batzordeetan landutako gaia zen, proposamenaren inguruan batzordean iritziak trukatu eta alderdi guztiak azaldu ziren proposamena onartzearen alde. BILDUko zinegotziek proposamena abenduko plenoko gai ordenean sartuko zela uste zuten. Baina gai ordenean sartuta ez zegoela ikustean urgentzia bidez sartzea erabaki zuten. BILDUk argudiatu zuen datorren hilabetean euskategietako 2.matrikulazio epea hasiko zela eta beraz egokiena zela ordurako proposamena onartuta egotea. Proposamena BILDU, PSOE eta PNVren botoekin onartu zen eta beraz aurten herrian euskara ikasten ari garen ikasle guztiok matrikulazioa ordaintzeko diru laguntza izango dugu.

6-ERRALDE HILTEGIAREN aldeko mozioa. (BILDU)

Abenduaren 12tik sartua zuen BILDUk udalean baina ez da gaia batzordean aztertu eta Bizkaiko azken hiltegiak gainean duen ixteko arriskua ikusirik prozesua azeleratu eta urgentziaz aurkeztu zuten mozioa BILDUko zinegotziek. PSOE Eusko Jaurlaritzaren jarrera justifikatuz kontra azaldu zen eta mozioa  BILDU eta PNVren botoekin onartu zen. Mozio honen bidez:

1-Udala elikadura subirantasunaren alde, ekonomia lokala eta merkatari txikien alde azaltzen da.
2-Udalak ERRALDEren aldeko EHNEren manifestua sinatuko du.
3-Udalak bere bitartekoen bidez erabakia publiko egingo du.
4-Udalak Eusko Jaurlaritzako osasun sailera eta diputaziora gutun bana bidaliko du proiektua sustengatu eta bultzatzeko eskatuz.

7-GALDERA ERANTZUNAK: Lagorriga, San Gabriel, Urgatzi, partehartzea eta abar… (BILDU)

Galdera erantzunen tarte guztia BILDUk baliatu zuen, hauek izan ziren atera ziren gaiak:

-Euskararen aldeko deklarazioa abenduaren 3a dela eta. BILDUk gogoratu zuen abenduaren 3ari begira (euskararen eguna) alderdi guztiek euskararen aldeko deklarazio bat adosteko nahia azaldu zutela, eskatu zuen proposamena euskararen eguna igaro ondoren ahazturaren zakuan ez uzteko, hurrengo euskara batzordean gaia mahaigaineratu eta lantzen jarraitzea.

-Lagorriga eta San Gabriel (Obretako batzordeak ez du bilerarik egiten): BILDUk salatu zuen obretako zinegotziak ez dituela batzordeak deitzen, Juanjok esan zuen SanGabrielen motorren aparkaleku bat egin dutela eta kalean izan duela horren berri, udaletxean ez baita gaia aipatu. Gainera gogoratu zuen Lagorrigako auzokideen eskariei ez zaiela erantzun eta mahai gainean segitzen dutela. Obretako zinegotziak erantzun zuen bere ustez gai interesgarriak dituenean deituko duela obra batzordea, Lagorriga auzoko eskariak aztertzen ari direla esan zuen eta Lagorrigako auzotarrekin  bilera bat egiteko konpromezua hartu.

-Urgatzik ez du langile batek bere aurka irabazitako epaia betetzen eta udalak ez du ezer egiten. Urgatziko langile batek (zerbitzu sozialak) enpresaren aurka bere eskubideen alde egin zuen salaketa irabazi zuen epaitegietan, baina enpresak ez du epaia betetzen. Langileak uda aurretik eskatu zion udal gobernuari bilera bat eta oraindik ez diote bilera eman. BILDUk egoera salatu zuen eta ongizate sozialeko zinegotziari galdetu zion ia gaiaren inguruan zerbait egiteko asmorik zuen. Gaineratu zuen bere ustez udaletxe bateko enpresa subkontratu batek langileen eskubideak betetzen ez baditu udalaren betebeharra dela enpresa estutzea langileen eskubideak betetzeko edo enpresa aldatzea.

-Alderdi guztiak BILDUk aurkeztutako partehartze proposameneko puntu gehienekin bat egin arren udalak ez du betetzen: BILDUk udala herritarrei hurbildu eta  partehartzea errezteko proposamen bat aurkeztu zuen urrian. Ordutik gaia partehartze batzordean eztabidatu da. Batzordeetan herritarrei ahotsa emateak sortu du desadostasun gehien, gainerako guztiak alderdi guztien adostasuna lortu du. Udal gobernuak ordea esan du hori alkatearen konpotentzia dela eta ez dela plenora eramateko gaia. Beraz ez dutela plenora eramango baina haiek (PNV) proposamenaren alde azaltzen direla eta hasiko direla BILDUren proposameneko puntuak betetzen. Denbora pasatu da , gauzak ordea ez dira aldatzen. BILDUk salatu du ez dutela osteguneko plenoko gai ordena udalaren webgunera igo eta eskatu dute hemendik aurrera gai orden eta aktak webgunean eskuragai jartzeko.

…Eta honekin bazan ala ez bazan urte zaharra amaitu da eta berria hasi! Guk ahal bezala kontatu ditugu webgune honetara plenoetan ikusi eta gertatuak. Espero dugu baliogarri eta gustuko izana. Gauza txarrak erre, baztertu eta datorren urtea hobea izan dadila guztiontzat! umoretsu hasi, libre bizi eta ametsak bete! URTE BERRI ON danori!

CRÓNICA DEL PLENO DE DICIEMBRE

El último pleno del año se hizo largo, alcanzó las 2 horas de duración y se caracterizó por estar lleno de mociones de urgencia y recesos solicitados por los partidos para tratar los temas propuestos. Las principales decisiones adoptadas en el pleno fueron: (1) El cambio de titularidad de la carretera de Galindo pasando a manos municipales, (2) la aprobación del nuevo contrato de gestión del polideportivo y piscinas, (3) la declaración en favor de los derechos de los presos vascos, (4) la aprobación de la nueva ordenanza del euskera posibilitando a todos los estudiantes de euskera disponer de una subvención para la matricula y (5) posicionarse a favor de mantener abierto ERRALDE hiltegia.

1-Cambio de titularidad de la CARRETERA de GALINDO pasando a manos municipales.

Se aprobo con los votos de todos los partidos la propuesta de traslado de la titularidad de la carretera BI-3747 de Galindo de la diputación a manos municipales. Aun sabiendo que en el nuevo PGOU (plan de ordenanción urbana, presentado y en proceso de tramitación) se prevee  la desaparición del barrio Galindo y su posterior realojo en San Gabriel. No hay que ser muy observador para percatarse de que el barrio Galindo es el barrio mas abandonado y peor dotado de recursos del municipio (sin urbanizar, sin aceras, en medio de grandes industrias, carreteras y polvo…) sin embargo todavía el proceso de realojo tardara su tiempo y durante ese periodo será necesario dotar al barrio de las infraestructuras mínimas necesarias para garantizar una vida digna de los vecinos. BILDU justificó su voto positivo a la propuesta en esta línea.

Además no hay que olvidar que con esta decisión se desbloquea el proceso para la apertura de la nueva carretera construida entre el poligono Aurrera y Sestao (bordeando la parte inferior de Elgero). Quedando su apertura, a expensas de la colocación de la pasarela de union sobre las vias de tren entre Galindo y Elgero (RENFE).

2-Aprobación del nuevo contrato de gestión del polideportivo y piscinas. (tema horarios)

De nuevo se aprobó la propuesta por unanimidad, normalizando en el contrato que une al ayuntamiento con la empresa que gestiona el polideportivo la decisión del ayuntamiento de ampliar el horario de apertura de las instalaciones deportivas municipales a diario de 8:30 a 22:00 y los sábados tarde de 16:30 a 20:30.

3-Nuevos representantes en la asamblea de la BBK. (PSOE)

Se esta renovando la mitad de la asamblea de la BBK. En este proceso además de los representantes elegidos en la conformación del nuevo ayuntamiento ahora existe la posibilidad de introducir nuevos representantes. La formula consiste en presentar candidaturas de pueblos conjuntos por comarcas (Enkarterri en nuestro caso) para compartir ese representante. En vistas de todo esto el PSOE presentó una candidatura en la que se agurparían los pueblos de Trapagaran, Ortuella, Gueñes y Alonsotegi en una candidatura. Los representantes  de BILDU expresaron su decisión de apoyar la porpuesta con claro objeto de hacer visible la pluralidad de la sociedad en los organos de representación de los bancos. Comunicaron que no veían mal en vista de que el actual representante del ayuntamiento es del PNV hubiese otro más del PSOE con fin de dar permitir la voz de otras sensibilidades en una asamblea gobernada por una mayoría absoluta del PNV, garantizar la pluralidad y evitar que las asambleas de los bancos se conviertan meros monopolios de algunas formaciones. Finálmente la moción se aprobó con los votos de BILDU y PSOE.

4-El ayuntamiento se posiciona por vez primera en favor de los derechos de los presos. (BILDU)

En razón de la gran movilización convocada en Bilbo para el próximo 7 de enero a favor de los derechos de los presos, BILDU registó una moción en contra de la vulneración de derechos que sufren los presos políticos y pidiendo adhesión para la marcha. Tras la propuesta de BILDU el PNV  presentó una moción alternativa en todos los ayuntamientos en los que tiene representación. En vista de la similitud de las dos mociones se paso a votar por puntos la propuesta en la que se aprobaron 3 puntos de caracter histórico en Trapagaran puesto que por primera vez el consistorio se posiciona a favor de los derechos de los presos y solicita mejoras en su situación. Los puntos fueron aprobados con los votos de BILDU y PNV:

1-El ayuntamiento de Trapagaran solicita el fin de la dispersión, la repatriación de los presos políticos vascos a cárceles de Euskal Herria, la liberación de los que han cumplido las 3/4 partes de su condena y los presos enfermos, así como la derogación de la doctrina Parot.

2-La libertad condicional para aquellos presos que estan encarcelados a espera de juicio hasta la fecha del juicio y su posterior veredicto.

3-El compromiso por trabajar y respetar todos los derechos humanos, civiles y políticos de las personas.

En todo esto el PSOE declaró estar trabajando una propuesta sobre el tema de presos a presentar en los próximos meses en el ayuntamiento y mostró disposición a dialogar y a consensuar un posicionamiento junto con los demás grupos al respecto. Mientras tanto el concejal del PP nos deleitaba con la habitual mascarada que nos tiene acostumbrados, se levantaba y se abandonaba el pleno deseándonos “feliz año Mariano” a todos los presentes.

5-Nueva ordenanza que regula la subvención a los alumnos que estan estudiando euskera (BILDU)

BILDU presentó de urgencia la propuesta trabajada y consensuada durante meses en la comisión de euskera en torno a la subvención sobre la matricula que reciben los alumnos del municipio que estudian euskera. La concejala de BILDU alegó que se soprendieron al no ver introducida esta propuesta en el orden del día puesto que en la última comisión de euskera se llego a un consenso entre todos los partidos y el texto se quedó a disposición de su aprobación en pleno. BILDU alegó premura para su aprobación puesto que es en el mes de Enero cuando se abre el segundo periodo de matriculaciones en los euskategis, defendiendo pués, que es importante para los estudiantes que decidan estudiar euskera tener la garantía de que contarán con la citada ayuda. La propuesta se aprobó con los votos de BILDU, PNV y PSOE.

6-Trapagaran se muestra en contra del cierre del MATADERO ERRALDE y a favor de las carnicerías y ganaderías del pueblo. (BILDU)

Aunque BILDU había presentado la moción el 12 de diciembre no se ha llegado a tratar en comisión. Aún así y en vista del inminente cierre por parte del Gobierno Vasco del último matadero de Bizkaia el grupo municipal de BILDU decidió presentar la moción por via de urgencia. Se aprobó la urgencia y se pasó al debate. La moción se aprobó con los votos de BILDU y PNV:

1-El ayuntamiento de Trapagaran se muestra a favor de la soberanía alimentaria, la economía local y el pequeño comercio.

2-El ayuntamiento se adhiere al manifiesto de EHNE – Bizkaia, “ERRALDE hiltegia zabalik”.

3-El ayuntamiento hara público su posicionamiento mediante las vias habituales (pagina web…).

4-El ayuntamiento enviara sendas cartas al departamento de sanidad del Gobierno Vasco y a diputación solicitando la moratoria sobre el cierre del matadero, apoyar e impulsar el proyecto.

7-Ruegos y preguntas: Lagorriga, San Gabriel, Urgatzi, participación, etc. (BILDU)

El espacio de ruegos y preguntas fue copado en su totalidad por BILDU, siendo los siguientes los temas que salieron:

-Declaración institucional a favor del euskera, 3 diciembre: Se trató la propuesta en fechas próximas al 3 de diciembre (día internacional del euskera), se hablo de trabajar una declaración conjunta aa favor del euskera entre todos los partidos del pueblo. BILDU recordó esta inicitiva y solicitó no dejarla caer en saco roto. Propuso retomar el tema en la siguiente comisión de euskera.

-Lagorriga y San Gabriel (la comisión de obras y servicios no se reune): BILDU denunció que no se esta convocando la comisión de obras y servicios. Juanjo explicó que siendo concejal se ha tenido que informar de la realización de un aparcamiento para motos en el barrio SanGabriel por los vecinos. Además recordo que hay una bateria de solicitudes de los vecinos de Lagorriga a la que no se le esta dando respuesta. La concejala de obras (PNV) respondió que llamará comisiones cuanda haya temas que le parezcan a ella suficientemente importantes como para convocarlas, pero sustrajo el compromiso a realizar una reunión con los vecinos de Lagorriga para analizar sus propuestas.

-Urgatzi no cumple el veredicto de una sentencia ganada por un trabajo respecto a sus condiciones laborales y el ayuntamiento no hace nada al respecto: Los representantes de BILDU explicaron tener conocimiento de que la empresa Urgatzi (servicios sociales) no esta cumpliendo la resolución de un jucio ganado por un trabajador de la empresa con respecto a sus derechos laborales.  Expresaron también que dicho trabajador solicitó una reunión con el alcalde antes de verano para tratar el tema pero que no se le ha dado cita, explicitando además que el tema ya ha sido tratado en la comisión de bienestar social sin embargo que no se ha hecho nada al respecto. Finálmente preguntó al concejal de bienestar social si tiene intención de reunirse con dicho trabajador y coger cartas en el asunto. Explicitando además que un ayuntamiento debe garantizar el cumplimiento de los derechos laborales de los trabajdores y trabajadoras de las empresas a las que subcontrata los servicios.  El concejal de bienestar social (PNV) expresó al igual que hace un mes en la última comisión la intención de tratar el conflicto con las partes.

-Todos los partidos se muestran a favor de la mayoría de los puntos propuestos por BILDU para abrir el consistorio a los vecinos pero el equipo de gobierno no los empieza a aplicar: Los represantes de BILDU recordaron que la propuesta de participación registrada por ellos y debatida en las sucesivas comisiones de participación ciudadana había suscitado el consenso de todos los grupos políticos en su integridad a excepción del punto que trata de permitir la intervención vecinal en las comisiones. BILDU recordó que desde el equipo de gobierno se alegó el no llevar la propuesta a pleno por tratarse de un tema competencia del alcalde, pero se mostraron dispuestos a ponerlo en marcha. Sin embargo todavía no se ha empezado a aplicar. BILDU  solicitó que se empiecen a colgar en la pagina web del ayuntamiento las convocatorias y ordenes del día de los plenos, las actas y que se empiecen recoger en acta las intervenciones de los vecinos y vecinas en el pleno.

Así se cerro el año en cuanto a la actividad municipal se refiere, nosotras hemos intentado contar los sucesos acaecidos en los plenos de la manera mas fiel, facil y acogedora posible. Gracias por seguir este blog y continuamos el año que viene. URTE BERRI ON GUZTIOI!

Leave a Reply

Your email address will not be published.