“BILDU trapagaran” aldizkariaren 2.zenbakia kalean da!

Udal berria osatu eta lau hilabetera udaletxean egindako lanaren balorazioa, herriko kontuak, abian diren proiektuak, hausnarketak eta proposamenak. BILDU trapagaran aldizkariaren 2.alea etxez etxe buzoneatzen ari gara asteon, eta hemen ere euskarri digitalean jarri dugu guztion eskura. Irakurri eta zabaldu! A cuatro meses de la composición del nuevo ayuntamiento publicamos …

EuskaraIkastekoLaguntzak0708

Euskara ikasleentzako dirulaguntzen inguruan adostasuna azaldu dute alderdi guztiek.

Iraileko plenoan BILDUko zinegotziek egin genuen interbentzioan, euskaltegietako matrikulazio garaia amaitzen ari zela eta euskara ikasleentzako beken gaiari buruz eztabaidatzeko euskara batzordea biltzeko eskatu genuen. Azkenean gure eskariari kasu eginez eta udaletxeko batzordeak biltzen ari ez direla ikusirik,  joan den ostegunean elkartu zen euskara batzordea. Bertan euskara ikasleen diru laguntzen …

9788476816561

MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN

Saltsa ederra sortu du Joseba Sarrionaindiak bere azken lanarekin Euskadi literatura saria irabazi izanak. Epaimahaikoek ez dute dudarik izan Sarriren azken lanaren kalitate literarioa, lanaren mardultasuna eta generoaren berezitasuna azpimarratzean, kontua da Joseba Sarrionandiak 1985ean ihes egin zuela Martuteneko kartzelatik eta ordutik aurrera inork ez dakiela non babesten den, nahiz …

amaiur

AMAIUR koalizioa jaio da autodeterminazio eskubidea eta ezkerreko politika Madrilen aldarrikatzeko.

Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak osatuko dute AMAIUR koalizioa. Azaroaren 20ko Espainiako Kongresuko hauteskundeetara aurkeztuko den bilgune ezkertzale eta independentista; Madrilen Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea eta ezkerreko politika defendatzeko. ZUBIA  ikur. Zubia izango da AMAIUR koalizioaren ikurra. Ezberdinen arteko indar metaketa adierazi nahi du zubiak, ezberdinak lotzen dituena, …