SCOTLAND FORWARD to the INDEPENDENCE

TIME aldizkariak 2011ko urtarrilean egindako ikerketan Eskozia jartzen zuen independentzia lortu eta estatu berri bat sortzeko aukera gehien dituzten herrien arteko buru (top 10 aspiring nations – TIME). Dirudienez ez zen asko okertu TIME azken urtean Eskozian aurrerapauso nabarmenak ematen ari baitira, hala eman dute aditzera bederen aste honeta Erresuma Batuko lehen ministroaren hitzek.

ASKAPENERAKO BIDEAN PROZESU LUZEA

Eskoziak 1707an  galdu zuen bere askatasuna eta Inglaterrarekin batera Erresuma Batua sortu zuen. Ordutik eskumen guztiak galdu, bertako parlamentua desagertu, lurraldea zentralizatu eta Londreseko Westministerrera pasatu zen boteregunea.  1997an ordea Erresuma Batuaren desentralizazio prozesuaren barruan Eskoziak eta Galesek haien parlamentuak berreskuratu zituzten. Horrela osasungintza, irakaskuntza eta kultura, garraioa, kartzelak eta justizia dira gaur egun eskoziako gobernuak bere gain dituen eskumenak. Parlamentua berrekuratu denetik hona hamarkada bat pasatxo igaro denean ordea, independentziaren aukera inoiz baino sendoago eta hurbilago dagoela dirudi.

2007an lehenbiziko aldiz hauteskundeak irabazi zituen SNP (Scottish National Party) alderdi independentistak eta 2011an gehiengo osoz hobetu zituen emaitza (129 parlamentaritik 69 dira SNPrenak). Orduan esan zuen Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak 2014rako independentzia erreferenduma egiteko asmoa zuela gobernuak. Ordutik kaleko kontzienziazio lanean ari dira ehundaka boluntario independentista. Independentzia izatearen onurak, bideragarritasun ekonomikoa, egon daitezkeen hobekuntzak eta abar. Norabide berean eta emigranteek gizartean duten pisuaz jabeturik aipatzekoa mugimendua abertzaletik eraikitzen ari diren Eskozia berriko prozesuan emigranteak murgildu eta inplikatzeko eskoziako egiten ari diren lana.

David Cameronek (UK) ESKOZIAKO ERREFERENDUMA ONARTU DU

Hordagoa jo du aste honetan eginiko deklarazioetan David Cameronek. Erresuma Batuko lehen ministroak Eskoziako Parlamentuari independentzia erreferendum binkulante bat egiteko baimena eman dio. Bi izan dira Cameronen baldintzak, batetik galdera independentziari buruzkoa eta BAI/EZ erantzuteko izatea eta bigarrenik erreferenduma 18 hilabetek epean egitea.  Harrigarria iruditzen zaigu Euskal Herriko ikuspegitik halako jarrera Erresuma Batuko lehen ministroaren ahotan, horrela Erresuma Batuak bere etorkizunari buruz Eskoziak erabakitzeko ahalmen osoa duela onartu baitu.

Eskoziako Parlamentuko lehen ministro Alex Salmondek azkar erantzun dio Cameroni eta esan dio Erresuma Batua ez dela nor Eskoziako erreferenduma noiz eta nola egingo den markatzeko, Eskoziak duela hori libreki erabaki behar. Parlamentuak 2014rako markatua duela erreferenduma egiteko epea eta galderari buruz oraindik zehaztasunik ez baldin badu ere, 3 aukera emarteko asmoa duela adierazi du Salmondek. Independentziarena, autonomia gehiago edo orain arte bezala jarraitzekoa.

Bat ala beste Euskal Herriko begiz amestezina egiten zaigu Espainiatik halako deklarazio demokratiko bat iristea, Euskal Herriak duela bere geroa erabakitzeko eskubidea Espainiako presidenteak adieraztea. Hemen konstituzioak mugiezinak dira herriak estatuari kateatzeko eta erabat dira moldagarri langileen eskubideak murriztu eta harpilatzeko. Espainiak demokrazia tradizio zein zantzu askorik ez duen seinale…

Leave a Reply

Your email address will not be published.