Ortuellako alderdi guztiek bat egin dute Parot doktrinaren aurka eta bake prozesuaren alde.
Ortuellako alderdi guztiek (PNV, PSE, BILDU) erabateko adostasunez onartu zuten, joan den ostiralean buruturiko pleno berezian, Patxiren atxiloketaren kontrako mozioa. Mozioa herritar talde batek sartu zuen eta ondoko puntuak onartu ziren:
1-Patxi kartzelan dagoen bitartean udalaren aldetik bere egoerarekiko interesa eta babesa ematea.
2-Kartzeletako agintaritzari eskatzen zaio Parot doktrina bertan behera uztea eta Patxi zein egoera berean dauden euskal preso guztiak (55 preso) askatzea.
3-Gernikako akordioko konpromezuen garrantzia azpimarratu eta Aieteko deklarazioaren bidetik bake bidean urratsak ematea.
4-Larunbaterako Patxiren egoera salatzeko kontzentrazio bat deitu zuen udalak eta hemendik aurrerako Patxiren egoera salatzeko deialdi guztiei babesa adierazi zien.
PATXIren egoera: Barrura eta kalera etengabea.
1989an atxilotu zuen espainiako poliziak Patxi. Ordutik 20 urte bete ditu kartzelan, 2006an atera zen kalera bere zigorraren 3/4nak bete zituenean. Fiskalak ordea kaleratzea errekurritu eta berriz sartu zuten barrura kondena osoa (aurreko zigor kodearen arabera) betetzeko. Une horretan hasi ziren Parot doktrina aplikatzen eta Patxiri ere aplikatu zioten. PAtxiren abokatuak ordea Parot doktrinaren aplikazioa errekurritu zuen eta 2009an askatu zuten Patxi. Fiskalak berriz epaiaren kontra jo zuen eta 2009ko abenduan adierazi zioten berriz ere kartzelara sartzeko ebazpena. Orduan hartu zuen Patxik herrian atxiloketa egunaren zain gelditu eta bizi publikoa egiten jarraitzeko erabakia. Ordutik askotan topatu gara berarekin, argazki dendan, rokodromoan edo mendian korrika, orain 10 urte gehiago bete beharko ditu Patxik kartzelan.
Operazio mediatikoa, gaur egungo kontextua dinamitatzeko prestatua.
Mediatikoa izan da operazioa, ostegun eguerdian atxilotu zuten PAtxi Bilbon abokatuarenetik etxera bidoan zihoala. Bereahala haizatu zuten berria gobernuaren defendatzaile diren komunikabideek (abc, El correok…). Espainiako herritarrei euskaldunen kontrako borrokan geldi ez dagoela adierazi nahi du Espainiako gobernuak. Ez du bake bidean sakondu nahi, ongi baitaki eztabida politikoan sartuz gero autodeterminazioaren gaia izango duela mahai gainean. Horregatik jarraitzen du presoak zigortzen, dipertsioa mantentzen, senide eta lagunei asteburuero milaka eta milaka kilometro egitera behartzen: Inguru herritar abertzalean nekea sortzeko, prozesua dinamitatzeko, dudak sortzeko.
Espainiako paradigma ordea ez da Euskal Herrira trasladatzen. Espainia eta Euskal Herriaren arteko kontzepzio desberdintasunen zuloa gero eta zabalagoa da. Jadanik PP ez beste alderdi guztiak azaldu dira euskal presoen hurbiltzearen alde. Urtarrilaren 7ko manifestazioak gizarteak presoekiko duen sentiberatasuna eta babesa azaldu zuen. Egoera ari da aldatzen eta ildo horretatik Trapagaranen ere badira presoak, Zigor, Oskar eta Nerea. Badira senideak eta lagunak asteburuero kartzela urrunetara milaka kilometro egitera behartuak direnak. Espainiako gobernuak urratsik eman nahi ez badu ere, bada garaia gure lubakietatik atera eta herriko alderdi guztiek elkarrekin Ortuellan bezala senideei babesa adierazi eta presoen gaian gure apurra ematekoa.
MANIFESTAZIOA LARUNBATEAN ORTUELLAN
Bitartean Patxiren atxiloketa salatzeko eta bere askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu dute hainbat alderdi, sindikatu eta eragilek, larunbaterako ortuellan. Zabaldu deia eta etorri!!
Leave a Reply