Azken asteko arazo teknikoak konponduta, bueltan gara berriro.

Azken astean arazoak izan ditugu webgunearekin, hala somatuko zenuten egunotan gure orrian sartzen saiatu zareten lagunek. Sarean egoteak baditu bere zailtasunak. Interneteko txoko hau kudeatzeko beharrezko ditugu ezagutzak, ez gara ordea teknikariak, ez gara informatikari eta ez gara kazetari,  eta zail egiten zaigu batzutan, baina elkarlanean gainditzen ditugu gure hutsune eta gabeziak. Berriz ere bueltan gaude, sarean, airean.

Herriko notizien eta kontuen berri ikuspegi herrikoi, alternatibo eta originalez ematen saiatzen gara. Udaletxeko boteredunen jarduna begirada zorrotz eta kritikoz kontatzen dugu. Beste koloretako mundua nahi dugu, zabala, anitza, egiaz demokratikoa, “un mundo donde quepan muchos mundos” Mexikoko Zapatisten moduan. Horretarako beharrezkoa da errealitatearen kontakizun ezberdinak eraikitzea. Geure mundua tamalez ez da oraindik halakoa, gure ahotsa eta mezua komunikabide nagusietan ixilarazia edo desitxuratua da, boteretsuak dira haietan gehien bat azaltzen. Hala ere izan bagara eta gure ahotsa bizilagun guztien belarrietara iristen da: paretako karteletan, etxeko poztontziko buzoian edo orain irakurtzen ari zaren webgune honetan. “Don´t hate the media, become the media” gauzatu zuten indymedia sortu zuten haiek, geuk ere geure inguruan ikusten duguna geure begiz, geure ikuspegitik, konta dezagun.

Ostalari aldaketa egin dugu eta hemendik aurrera http://bildutrapagaran.info/ helbidean arituko gara, baliabide hobe eta berriz.

Gure hitzak, esan berriz esan
Ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal,
Elur gainean, txori hanka arinek
Utzitako arrasto sail, ederra bezalaxe….”

Mikel Laboa


Leave a Reply

Your email address will not be published.