FARC-ek gaur askatu ditu bere azken bahituak eta Azawad badoa independentziara.

Mundua etengabeko aldaketan ari da, eta hura nola, berdin aldatzen dira jendarteak, pertsonak eta baloreak. Munduaren baitako borroka, ordea, beti hor da, boteretsu eta herri xumearen interesen arteko talka agertaraziz, mundu justu eta hobe baten aldeko borrokan milaka kolorez birsortuz-“eta horrela ibiltzen gara, sortuz ta sortuz gure aukera…”.

Oker zebiltzan berlingo harresia erortzearekin batera historia amaitu zela ziotenek, neoliberalismoaren erresuman bizitzera kondenatuak geundela aldarrikatu zuten kronikari ofizialek. Gauzak ez dira horrela gertatu ordea, lehengo borrokek, gatazka eta talkek molde berriz aurre egiten baitiote aro berriari, aire berriz gizarte modernora egokituz eta aldaketa aukerak baliatuz.

FARC hasi da aldebakarreko urratsak ematen Kolonbian

Euskal Herrian bezala FARC hasia da mugitzen Kolonbian. 50 urte baino gehiago gizarte aldaketaren alde eta interes latifundista eta oligarkikoen aurka oihanean borrokan aritu den gerrillak bart askatu ditu bere menpe zituen azken bahituak. 300 pertsona baino gehiago bahitu izatera iritsi da FARC gerrilla, haietako batzuk hamarkada luzez preso izandako politikari, ejerzitoko soldadu edo poliziak. Erabaki honekin FARC-ek aditzera eman du ez duela bahitu gehiago izateko asmorik eta bake negoziazioetarako lehen urrats unilaterala eman du.

Kolonbiako gobernuak esan du emandako urratsa ez dela nahikoa, urrats gehiago eman behar dituela gerrillak. Ezaguna ditugu halako jarrerak Euskal Herrian ere bai. FARCeko militante presoen arazoa ere mahai gainean azaldu da berehala. Bata ala bestea oztopo guztien gainetik bakegintzan urrats unilateralak ematen hasi da gerrilla, historia ez da ordea bertan amaitzen, energia transformatu eta eraldatu egiten baita molde berriz azaltzeko, helburua bera:Kolonbia berria “pan, justicia y educación para tod@s (FARC-EP)”.

AZAWAD  herria independentziaruntz doa Afrikan.

Afrikatik ere iritsi da notizia, Mali iparraldeko basamortuko nomadak (tuareg herria) matxinatu egin dira eta haien lurralde osoaren kontrola eskuratu egin dute. Azawad izena du herrialde berriak eta matxinada honen berri izan arte inor gutxik genuen haien berririk. Afrikako herriak ez dira Europar kolonialistek sortutako estatuetan sartzen eta eskuadra kartaboiaz eginiko mugak hasiak dira mugitzen. Hego Sudan izan zen iaz independentzia eskuratu zuen Afrikar estatua, badirudi Azawad izango dela hurrena. Esan ziguten deskolonizazio garaiaren ondoren ezz zela estatu berrik sortuko, mugak ezarrita zeudela. Mundua ari da aldatzen eta harekin batera belaunaldiak, baloreak eta jendartea eta horrek berriz mundua.

Leave a Reply

Your email address will not be published.