Euskal Herria Tupamaros: 23 urte Raul Sendic hil zela.
Bihar beteko dira 23 urte Raul Sendic Uruguayko ekintzaile eta pentsalari Tupamaroa hil zela. Data ekarri dugu gogora Euskal Herriko egungo prozesuak, Tupamaroek hasitako bidearekin antzekotasunak dituela uste dugulako.
MLN-T (Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros) 60.hamarkadan Uruguayn sortutako mugimendua izan zen. MLN-T hasieratik ezker mugimenduko jatorri ezberdineko militantez osaturik egon zen (nekazari sindikalistak, lurrik gabekoak, kristauak, anarkistak, maoistak, sozialistak…), hortik abiatuz ezker ikuspegi propio eta berezitua garatu zuten. MLN-Tk ez zuen gizarte eredu definitu bat definitu, sozialistatzat hartu zuen hasieratik bere burua eta gizarte eraldaketan herri mugimenduen indar metaketan kokatu zuen bere burua. Horrela mugimendu komunista ortodoxotik urrundu zen eta Uruguayrako berezko mugimendu bat garatu zuen.
1965etik 1985era borroka armatuan ekin zuen MLN-Tk Estatu Batuek babesturiko diktaduren aurka, oligarka eta jauntxoen interesen kontra eginez. Kubako iraultzaren ondorengo urteak ziren eta horren altzoan Hego Amerika osoan askapen mugimenduak sortzen ari ziren. Erregimenari aurre egiteagatik errepresio gogorra jasan zuten Tupamaroek eta ondorioz haien egiturak apurtuak, legez kanpo zigortuak eta jendea sasian, preso edo ihesera behartuak izan ziren. Militanteak bortizki zigortu zituzten, asko torturatuak eta urte luzetan kartzeletan isolamenduan giltzapeturik.
1985ean hasi zuen MLN-Tk aldaketa prozesua, gizarteko baldintzak ez ziren aurreko 20 urteetakoak eta horrek ezker mugimendua birplanteatzea eskatzen zuen. Helburuak lortzeko egokiago ikusi zuten borroka armatua utzi eta bide berriak lantzen hastea. Horrela 1985ean borroka armatua utzi eta amnistiarekin batera atera ziren azken militanteak Raúl Sendic tartean.
Frente Amplion BILDU ziren
Hortik aurrera MLN-Tk bere jarduna birformulatu zuen, HERRI MUGIMENDUAn eragin, sortu eta indartzeari ekin zion, autogestioa eta alternatiben eraikuntzan murgilduz. tupamaroek bere jarduna gizarte mugimendu, ikasle, nekazari mugimendu edo sindikatuetan enmarkatu zuten eta politikan INDAR METAKETARI ekin zioten.
Horrela Tupamaroak Frente Amplio ezkerreko plataforman sartu ziren eta 20 urtetan horren barruan indar nagusia izatea lortu dute. 2009an Pepe Mujica 12 urtez preso egondako ekintzaile Tupamaroa bihurtu zen Uruguayko presidente, herri mugimenduan oinarrituz gizarte eraldaketarako eta burujabetzarako proiektu batekin. Raúl Sendicek markatutako bidetik, energia ez da desagertzen, transformatu egiten da eta molde berriz azalduz. Euskal Herrian antzeko prozesuan ari gara eta gure jarduna instituzioen burokrazian itotzeaz haratago badugu zer sortu. Borroka armatuaren aroa amaitu da eta gari berri batean sartu gara. Gure energia transformatzen ari gara, molde berrietara, indar metaketara, herri mugimenduak indartzera alternatiba eraldatzailek sortu eta eraikitzeko. Frente Ampliotik BILDUra, Uruguaytik gurera. Munduko zapalduak pertsona oinarri duen jendarte eredu berria eraikitzen ari gara. Euskal Herria Tupamaro aurrera!
INFO+: Documental TUPAMAROS (haien planteamenduak, pentsamoldea hobe ulertzeko)
Leave a Reply