BILDUk maiatzaren 31an egitekoa den plenoa aldatzea proposatu du langileei greba egiteko aukera emateko.

Maiatzaren 31rako ZERBITZU PUBLIKOETAN deitu dute ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek. Gobernua egiten ari den murrizketa larrien kontra eta gizarte zerbitzuak zein zerbitzu publikoak mantentzearen alde. Maiatzaren 31a hileko azken osteguna izaki, pleno eguna da ere bai. Horregatik sartu du BILDUk plenoaren data aldatzeko eskaria udaletxean, plenoak grebarekin koinziditu ez dezan eta udal langileek zerbitzu publikoetako langile direnez greba egiteko eskubidea izan dezaten.

Gainera BILDUk bat egiten du grebaren arrazoiekin, krisia herritar soilen gain jarri digute eta gero eta murrizketen ondorioz gero, osasungintza edo irakaskuntza bezalako zerbitzuak dira kalitatez murriztu eta etorkizunera begira kolokan daudenak. Iparreko herrietan aberastasun eta langabezia murrizteko era bezala hartzen dute zerbitzu publikoen garapena. Hemen berriz kontrakotan dabiltza, unibertsalak behar luketeen zerbitzuak ito eta pribatizazio bidean jarriz. Noiz arte? M31 ZERBITZU PUBLIKOETAN GREBA!!

ZERBITZU PUBLIKOAK INDARTU!! MURRIZKETARIK EZ!!

BILDUren ESKARIA OSORIK IRAKURRI: http://ttiki.com/38037

Leave a Reply

Your email address will not be published.