Gure industria defenda dezagun. AURRERA NERVACEROko langileak!
Joan den asteazkenean Nervaceroko langile komiteak deituta kontzentrazioa zegoen Bilboko Consejo de Relaciones Laborales aurrean (CRL). Enpresak EREa planteatu du eta langile komitearekin bilera egin zuten bertan. Gainontzeko langileak protestan zeuden kanpoan eta bertan izan ginen BILDUko zinegotziak ere, langileei babesa azaldu eta udaletxetik ahal dela enpresa presionatzeko neurriak lantzeko asmoz. Hau da bertan gertatuaren kronika:
Bilera urduri hasi zen, enpresa kexatu egin zen kalean bilduta geunden pertsonek egiten genuen zarataz eta udaltzaingoa bidali zuen langileak ixilarazteko asmoz. Honen ostean bi ordu luze iraun zuen langile komitea eta enpresaren arteko bilera hasi zen.
Enpresak proposamen berri bat helarazi die langileei eta hauek ostiralean asanbladan eztabaidatu eta bozkatzea erabaki dute. Egoera oso txarra da Nervaceron, enpresak egin zuen azken proposamenean 55 langile kaleratu, soldata %30 jaitsi eta lan egun gehiago egiteko eskatzen du. Enpresaren produkzioan ordea ez da jaitsierarik nabaritu, enpresaren jabetza daukan CEGSA taldeak plantaren biabilitate txarra argudiatzen duen arren. Gainera CEGSAk Araban dituen gainontzeko plantetan langileek lan baldintza esklabista hauek onartu edo ixteko mehatxua egin du eta Nervaceron berdin jokatuko duela uste dute langileek.
Beraz egoera oso zaila Nervaceroko langileentzat, Trapagarango jendea berriz inguruan ezagutzen genituen enpresa handiak nola bata bestearen atzetik itxten diren ikusten ari gara azken urteotan, etorkizun beltza gazte belaunaldientzat. Gure industria defenda dezagun, Nervaceroko langileekin bat! ez daukagu besterik.
Leave a Reply