MEMORIA HISTORIKOA: 1512-2012

Memoria historikoa. 1512.urtea izan zen Castillak Nafarroa konkistatu zuen urtea. Nafarroako erresumaren azken arrastoa konkista horrekin desagertu zen eta horrekin batera joan ziren erdi aroko Europan euskal estatu librea izan zenaren errautsak. Espainiako historia ofizialak ez du data hau bere efemerideetan jasotzen, ez zaio interesgarri. Guretzat ordea data garrantzitsua da, iluna, euskaldunok gure askatasunaren galdu genuen data baita.

Memoria ez duen herria, ez omen da herri. Hala esaten dute kronistek. Herri konkistatua izan da gurea, horregatik guk ez dugu gure historia idatzi, konkistatzaileek eman dute kronika eta gertakizunen berri. Hala ere gure historia gogorazten saiatzen gara, gure baliabidez eta kontakizunez. Nor garen ahaztu gabe eta zer izan nahi dugun erabakitzeko. 500 urte igaro dira, euskarak atzera egindu, lurralde zati ezberdinetan banatu gaituzte, ez dugu gure herria lurralde ikuspegitik garatzeko tresnarik izan.

Gure memoria berreskuratu behar dugu, gure historiaren kontakizuna guk geuk egin. 1512-2012, aurten dira Nafarroaren konkistaren 500 urteak eta Gernikako bonbardaketaren 75ak.  Trapagarango BILDUk bi data hauen harira udaletxean mozio bat sartu du. Iruñeako konkistaren egunean (uztailaren 25an) udaletxean Nafarroako bandera jartzeko eskatuz, bi data hauek ez ditzagun ahantz. Landu dezagun gure historia, oroitu nor izan ginen, etorkizunean nor garen erabaki dezagun. Nafarroa bizirik dago, Euskal Herria bizirik dago. Bihar Iruñeako martxan izango gara, kostaldeko nafarrak.

“borrokan dagoen herria, borrokan dagoen herria,

ez dago garaitzerik

urtero landatzen baitu, bere etorkizun hazia!”

Leave a Reply

Your email address will not be published.