ARNALDO OTEGI: “Martxan ditugun borroka guztiei desobedientzia zibila gehitu behar diegu”

“Bi dira momentu honetan egin beharrekoak:  bizi dugun zibilizazio krisiaren aurrean alternatiba integral bat eraikitzea eta martxan ditugun borroka ezberdinei (instituzionala, ideologikoa…) desobedientzia zibila gehitzea. Azken honen bidez (okupazioak, itxialdiak, intsumisioa….) estatuen aurrean konfrontazioa planteatuz lor dezakegu lehenik haien inmobilismoa gainditzea eta gero gure helburuak lortzea”. Argia aldizkariak elkarrizketa sakona egin berri dio Arnaldo Otegiri. Otegik kartzelatik sakon hitzegin du eta gaur egun bizi dugun egoeraren inguruko bere iritzia azaldu.

ZUTIK EUSKAL HERRIA

“Estrategia berriak  ezker abertzalearen posizio politikoa indartu du. Duela  4 urte ezker abertzalea politikoki eta ideologikoki amildegira eta marginazio politikora eramaten gintuen prozesu bartean zegoen murgilduta. Orain Hego Euskal Herrian ezker abertzaleak indar hegemoniko izateko aukerak ditu. Baina hori baino garrantzitsuagoa dena, askapen prozesua irtenbiderik gabeko bidetik atera eta prespektiba estrategikoan jarri dugu. Aldarrikapen fasetik gauzatze fasera pasatu gara.”

INSTITUZIOAK:

“Lan instituzional soiletik ez ditugu gure helburuak lortuko, lan hori herri borrokarekin uztartu behar dugu. Gure erronka da instituzioak aldaketa sozial eta politikoaren zerbitzura jartzea. Gestio alternatiboa, herritarra eta  parte hartzailea posible dela erakustea”.

PROZESUA:

“Prozesu hau hasi besterik ez dugu egin, eta guztiz pozten nau iraganeko ika-mika eta kontraesanen gainetik ezkerreko independentistok frogatzen ari garen heldutasun maila”.

KONPONBIDEA:

“Hemen ere Irlandan eta Hego Afrikan bezala konponbidea preso eta exiliatuen etxeratzearekin etorriko da, horretarako egokienak diren formulak baliatuz. Formula horiek 3 faktoreren arabera izango dira: herri mobilizazioa, elkarrizketak eta guk geuk, presook planteatzen duguna.”

LANGRAITZ BIDEA:

“Politikoki kritikatzen ditut bide hori hartu dutenak baina ezin gara etsaiez okertu. Gure etsaiak espainian daude eta ez Langraitzen”.

Elkarrizketaren aurrerapena ARGIAn: http://www.argia.com/albistea/arnaldo-otegi-desobedientzia-zibila-gehitu-behar-diegu-gure-egungo-borrokei

Leave a Reply

Your email address will not be published.