Irailak 27: Gudari eguna eta aurrera doa bolie…

“Gure historian zehar, zenbat malko eta ezbehar” esaten zuen kantu zaharrak. Gure herriaren historian aspaldikoak dira Espainia eta Frantziako esatatuen atzaparretatik kanpo eta libre, beste mota bateko gizarte justuagoan independiente izateko saiakerak. Ahalegin horiek ordea ez dira errezak izan. Historikoki askatasunaren alde ekitea erabaki duten euskal belaunaldiek estatuen errepresioa sofritu baitute beren larru azalean.

Katea ordea ez da eten. Telesforo Monzonek ederki azaltzen zuen moduan: frankismoaren aurka altxatzen ziren gazteen borroka eta 1936ko gerran faxisten kontra borrokatu eta galdu zuten haien  berdina zen. Guzti haien indar eta ahaleginengatik gaude gu oraindik zutik hemen.

1936ko haiek aurreko gerra karlistetako lekukoa hartu zuten moduan eta haiek haien aurrekoenak. Horrela asko izan ziren abertzale, komunista, anarkista edo sozialista batailoietan  1936ean gerran borrokatu zuten Trapagarandarrak. Asko izan ziren halaber frankismoaren kontra erakunde klandestino, sindikatu edo legez kanpoko alderdietan aritu zuten auzokide eta herritarrak. Asko ere beren larrutan kartzela edo ihesa ezagutu zutenak.

Frankismoaren ondoren transizioa etorri eta egoera aldatu zen, alderdiak legeztatu ziren eta hauteskunde sistema bat ezarri zen Frankismoko oinarriak ordea ez ziren aldatu. Polizia indar berdinak mantendu ziren, epaile faxista bedinak, betiko jaun eta elite ekonomikoen interesak ez ziren kolokan ezarri eta haien mesederako sistemak jaerraitu zuen eta Euskal HErriari dagokionez lurraldea bitan banatu zen gehiengoak eskatzen zuen hegoalderako autonomi estatuari bizkar emanez eta autodeterminazio eskubidea ukatu egin zen.

Egoera horretan, Frankismoaren ondotik ere, milaka izan dira, ekinez, saiatuz borrokan jarraitu dutenak, estatuen zigorra haien gainean jasanez. Horrela 650 dira gaur egun Espainia eta Frantziako kartzeletan preso dauden euskaldunak, 2000 pertsona baino gehiago munduan zehar ihes eginda izkutuan daudenak eta asko izan dira urteotan espainiako poliziek hildako biztanleak.

“Mugitzen den harriak goroldiorik ez” eta gure herria ez da gelditzen, etengabe aldatzen, eraldatzen, aukera berriak bilatzen ari da. Atzoko haiek izan zirelako gaude gu hemen. Haien batailak galdu zituzten, zigortu eta etsipenera eraman zituzten baina herria bizirik den bitartean haien ideiak gurekin jarraitzen du bizirik. Horregatik gaur bezalako egunez, gudari egunez, oroitzen gara gure aurretik izan zirenez 1975ean fusilatu baitzituzten Txiki eta Otaegi frankismoaren aurkako euskal ekintzaileak. Gero eta gehiago gara Euskal Herria munduan libre nahi dugun herritarrak, gizarte egiaz demokratiko, berdinzale eta justuago batean. Gaur Gudari eguna eta Txomin Iturbek esaten zuenez, bagoaz… AURRERA BOLIE!

Leave a Reply

Your email address will not be published.