Abya Yala – Euskal Herria: 12 octubre nada que celebrar.
Urriaren 12ko Guardia Zibilaren gonbidapenari kuartelak utzi eta Euskal Herritik alde egiteko erantzun dio eskualdeko BILDUk. Meatzaldea eta Ezkerraldeko udal ordezkariek urriaren 12an Barakaldo eta San Fuenteseko Guardia Zibilaren kuarteletan egingo diren ospakizunetara joateko gonbidapena jaso dute azken asteotan. Gonbidapen honi kuartelak utzi eta gure herritik alde egiteko eskakizunarekin erantzun diote prentsaurrekoan Meatzaldea eta Ezkerraldeko BILDUko zinegotziek, Euskal Herriarentzako jai egun egutegi propio aldarrikatu eta urriaren 12a inposaketa eta unduko hainbat herrien genozidio eguna dela oroitarazi.
ABYA YALA: Urriak 12, zapalkuntzaren eguna amerikako herrientzat.
Urriaren 12a Espainiako egun nazionala da estatuko ordezkarientzat. Zapalkuntza eta dominazioa oinarri dituen eguna. Horregatik da Guardia Zibila gaurko eguneko protagonista eta ez Espainiako herria. Horrez gain Espainolek aintzinako garaietan izandako inperio handia ekartzen dute gaurko egunez gogora, horregatik hautatu zuten haien eguna ospatzeko urriaren 12a Kolon Fernando eta Isabel errege katolikoen laguntzaz Amerikara iritsi zen eguna. Inperio handiaren ernamuinez, Amerikako konkistan bertakoak zibilizatu eta “español” bihurtu zituzten eguna.
Munduan ordea bestelako ikuspegiak badira, eta espainiako ordezkariek amerikako herrietan haien eguna ospatzea nahi luketen arren, inposaketa da Hego Amerikako herrietan gaurko egunez gehien azaltzen den kontzeptua. Genozidioa, inposaketa, bertako aberastasunak lapurtzea, esplotazioa eta bertoko balibideen espolioa izan dira 1512tik gaur egun arte Hego Amerikako herriek Espainolen eskutik ezagutu dutena. ABYA YALA deitzen zioten Kolon iritsi aurretik bertako herritarren haien lurrari eta molde berriz baina sustrai zaharrez Abya Yala deitzen diote oraindik ere. Horrela gaurko egunez Espainolen deskonkista ospatzen da Hego Amerikako leku gehienetan, egunero haien burujabetza eta baliabideak multinazionalen eta oligarken hatzaparretatik kanpo herritarren eskuetara ekartzeko bidean ekinez.
INFO+: 12 de octubre nada que celebrar (Eduardo Galeano)
Euskal Herrian alde hemendik!
Guardia Zibila, desfile militarrak, Pilarica… zapalkuntza eta inposaketaren ikurrak dira guztiak. Kontzeptu militaristak, atzerakoiak, patriarkalak, antzinako inperialismoan handietan oinarritzen ditu espainiak bere zutabeak. Ideia atzerakoi eta eskuindarrak. Euskal Herria ordea herri txikia gara, langile, merkatari txikiz, nekazari, arrantzale, ikasle, ikertzailez.. jende xumez osaturiko herria. Ez dugu inperio goserik, ez dugu gure identitatea inoren gainetik azaldu nahi, munduan libre bizi nahi dugu, oligakiarik gabe, jauntxokeriarik gabe, gizarte aurrerazale eta berdinzale batean.
Euskal Herrian Guardia Zibila herritarren askatasun nahiak indarrez erreprimitzen espezializatutako indar militarra izan da, tortura, beldurra, inposaketa eta errepresioaren sinonimo. Euskal Herritar askoren sufrimendu eta pairamenen erantzulea, horregatik ez ditugu gure herrietan ikusi nahi. Euskal Herrian fase berri batean sartzen ari garen honetan, dessmilitarizazio bidean badute haiek ere guretik alde egiteko garaia. Ameriketan bezala ABYA YALA, ALDE HEMENDIK!
INFO+: Prentsaurrekoan irakurritako testua osorik (ALDE HEMENDIK!)
Leave a Reply