Udalbiltza birsortu da eta Trapagarango zinegotziek parte hartu dute bertan.
Udalbiltza renació ayer catorce años después de su constitución y con presencia de representantes municipales de Trapagaran. La asamblea constituyente se realizó en Donostia con la implicación de 1.257 electos de los diferentes territorios de Euskal Herria.
Udalbiltza se reorganiza en base a adhesiones individuales, sin conceder importancia a las siglas. Lo que sí subraya son los objetivos, los mismos que se marcó como horizonte la primera institución nacional de la era moderna, en 1999: afirmar la existencia de Euskal Herria, impulsar su construcción y cohesión así como proyectarla en el ámbito internacional. La alcaldesa de Usurbil Mertxe Aizpurua asumió la presidencia anunciando una institución participativa, abierta y transparente.
1931an Lizarra bezala, 1976an Bergaran bezala
Naziogintza eta Euskal Herriaren errekonozimentua udalerrien eskutik landu da betidanik, eta horren adibide dira aurreko mendean egin ziren hiru ekimen historiko. 1931n Lizarran Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako 420 alkate elkartu ziren eta Hegoalderako autonomia estatua aldarrikatu zuten. 1976an Bergaran demokratizazioaren alde sortu zen Alkateen Taldea beste hainbat gauzen artean hegoalde osorako ikurriñaren legalizazioa eskatzen zutela. Azkenik 1999an Udalbiltza sortu zen orduko 636 alkate eta zinegotzien babesaz.
Udalbiltzaren bidea bortizki moztua gelditu zen 2003an Espainiako gobernuak bere ilegalizazio dinamikaren barruan Udalbiltzaren aurka egin zuen sarekadarekin. Oztopoen gainetik ordea katea ez da eten, eta argi berdea piztuta dago berriro, abertzaleak aspaldidanik baikabiltza bide berriak asmatu, gure herritartasunari eutsi eta munduko egoera berrietara egokitzeko saiakeran.
Lotura horiek aipatu zituen atzokoan Mertxe Aizpuruak ere, 1931kan Lizarrako alkate Fortunato Agirre eta 1976an Bergarako alkate Jose Luis Elkoro ekarriz gogora. Lehena, frankistek fusilatu egin zuten 1936an, bigarrena, preso dago 18/98+ sumarioaren ondorioz. Nola nahi ere Udalbiltza berria, indartsu, martxan da berriro eta Trapagarandik ere ari gara parte hartzen bertan. Tantaz tanta, herririk herri eraikitzen baitugu Euskal Herri berria.
Leave a Reply