Presoen egoera Estrasburgotik. “Si canta Tafalla, canta Euskal Herria”

(abajo en castellano)

Zigorrek 10 urte bete ditu kartzelan. Urteak dira denboraren joanean doazenak eta tartean milaka kilometro, sentimentu, zapalkuntza eta indar asteburuero presoen bisitetara goazen lagun eta senideentzat.

Atzokoan elkartasunez Galiziako kartzela atariraino joan ginen Trapagarango senide eta lagunez beteriko autobus bat. Barruan dauden presoei gure elkartasuna adieraztea zen helburu, musika, txistu, dultzaina, oihu, txalaparta eta suzirien bidez, gure indarra, helarazi genien barrukoei. Kalean euria eta hotza ari zuen baina barruan berotasuna zen nagusi. Presoen bisitara, komunikatzera, sartu zen jendeak esan zigun barruko presoek entzun zutela gure zarata eta soinua. Galiziako lagunak ere etorri ziren kartzela atariraino haien elkartasuna adieraztera eta kartzelan dagoen Suso Cela preso independentista galegoaren egoera salatzera.

Euskal aire batek gurutzatu zituen kartzelako paretak atzokoan, indar aupada bat presoentzat. Tamalez presoak kartzelan utzirik Trapagaranera itzuli behar izan genuen galiziara bertaratu ginenok. Bitartean bidaia, kartzela, eskubide urraketa eta kilometroen dramak bere horretan jarraitzen du, presoak etxera ekartzeko euskal gizartearen gehiengoaren oihuak bezala.

Galiziatik, Estrasburgo – Tafalla.

Kontextu honetan, euskal presoen egoera desblokeatzeko, garrantzi handia du datorren asteazkenean Estrasbusgoko mahaiak Ines del Rio Tafallako presoaren auziaz emango duen sententziak. Ines del Riok 20 urte baino gehiago eman ditu kartzelan, bere kondena osorik bete du eta 2008an zegokion kalera ateratzea, Espainiako gobernuak ordea Parot doktrina aplikatu dio eta beste 9 urte gehiago betetzera zigortu du Ines.  Egoera horretan daude uneotan kartzelaratuak dauden 70 euskal preso baino gehiago, horien artean Ortuellako Patxi laguna.

Beraz datorren asteazkenean Estrasburgoko auzitegiak Ines del Rioren gaineko sententzia emango du, aldeko epaia emanez gero Ines berehalakoan aske geldituko da. Honek Parot doktrinaren gainean aurrekari bat ezarriko luke, atzetik ekarriz Patxi eta gainontzeko 70 presoak libre gelditzea. Epai inportantea dudarik gabe euskal herriko etxeetan zain gaudenontzat. “Ya vuelven las golondrinas por primavera” kantatu zuten larunbatean Ines del Rioren alde manifestatu ziren 1500 pertsonek. Guk berriz “si canta Tafalla, canta Euskal Herria” kantatuko dugu asteazkenean Ines kalean ikusi orduko. Asteazkenean Ortuellan dugu zita:

MANIFESTAZIOA PAROT DOKTRINArik EZ!

PATXI ETXEAN NAHI DUGU!

datorren asteazkena, martxoak 20

20:00etan  BBKren aurretik

 

Un autobus repleto de vecinos de Trapagaran se acercó el pasado sábado hasta la puerta de la prisión de Teixeiro en Galicia para reclamar el fin de la dispersión y solidarizarse con la situación que sufren los familiares y amigos  Zigor tras 10 años de encarcelamiento. Sonido de txitus, dulzainas, txalaparta, gritos y cohetes llegados de Euskal Herria sobrepasaron los muros de la carcel y llegaron hasta las celdas de los presos vascos en un acto que sirvió para trasladar ánimos y mostrar la solidaridad con los presos políticos internos.

Una vez de vuelta a casa, Euskal Herria fija la mirada para el miércoles en Estrasburgo donde el juzgado internacional dictaminará sobre la sentencia de la Tafallesa Inés del Rio. Sentencia a partir de la cual la doctrina Parot podría quedar revocada y mas de 70 presos, entre los que se encuentra el vecino de Ortuella Patxi Gomez quedarían en libertad. Movilizaciones y protestas están convocadas portodo el país para el miércoles (en Ortuella a las 20:00 frente a la BBK),  una jornada importante donde sin duda alguna “si canta Tafalla, cantará toda Euskal Herria” .

Leave a Reply

Your email address will not be published.