Trapagaranen euskaraz bagara, udala gabe!

Korrika iritsiko da bihar herrira, udal agintariak, agian alkatea bera ikusiko dugu korrika, jendea agurtzen, petoa soinean, lekukoa eskuan, itxuratik haratago, ordea,  udaletxean  ez da euskararekiko funtsezko konpromisorik ikusten.

Gure herrian, urte luzeetan herritarrok izan gara euskararen bultzatzaile eta bere aldeko eragile nagusiak, udalaren aldetik, berriz, bazterrekoa izan da denbora guzti honetan euskarari eman zaion bultzada.  Tamalez gaur egun ere lehen bezala dabil euskara arloan gure udaletxea

-TRAPAGARANGO UDALAK EUSKARA TEKNIKARI GABE JARRAITZEN DU. Eskualdeko herri guztiek teknikaria daukate. BILDU  etengabe ari da figura hau gure herrian ere sortzea eskatzen.

-TRAPAGARANGO UDALAK PUBLIKOARI BEGIRAKO LANPOSTUAK EUSKALDUNTZEKO PLANGINTZA EGIN GABE JARRAITZEN DU.

-TRAPAGARANGO UDALAK ez du EUSKARAREKIKO IRIZPIDERIK. Sarritan euskaldunak ez gara existitizen udalarentzat eta zerbitzuak emateko  kontratatzen dituen enpresei ez die hizkuntza baldintzarik eskatzen. Horregatik iristen zaizkigu batzutan herritarrei zuzendutako agiriak erdaraz soilik edo horregatik egin ditu Emtesport enpresak bere zerbitzuak azaltzeko iragarkiak erderaz bakarrik.

-GAZTE ARLOAN EUSKARA BAZTERTZEN DA. Udalak ez du gazteen artean euskara bultzatzeko  planifikaziorik, ez asmorik. Horregatik egiten ditu gazteei zuzendutako ekintza guztiak erderaz.

Eta hala ere Trapagaranen euskaraz izan bagara. Urteen joanean euskara aurrera ari da gure herrian eta gero eta zabalgoak dira euskararen espazioak gurean. Aspaldi galdu bazen berreskuratzen ari garelako; euskara gure herriko hizkuntza ere badelako eta herritarrok hala nahi dugulako. Udaletxeko utzikeriaren gainetik Trapagaranen ere aurrera goaz euskaraz.

Leave a Reply

Your email address will not be published.