Apirilak 8: Ijito herriaren nazioarteko eguna.
Gaurko egunez, apirilaren 8an ospatzen du ijito herriak bere nazioarteko eguna. Ijito herria munduan sakabanatuta dagoen nazioa da. Bere berezitasuna oso berandurarte eta oraindik ere nomada izatea izan da. Bizimodu horrek, gizarteko botereen kontroletik kanpo egoteak jazarriak eta baztertuak izatera eraman ditu mendeetan ezarriak egon diren tokirik gehienetan. Horren adibide izan dira Espainian 1749an jarri zen ijito guztientzako kartzela zigorra edo Bigarren Mundu Gerran 300.000 eta 600.000 ijito artean hiltzea. Hala ere, tokiko egoeren gainetik, denboraren joanean badiraute eta jarraitzen dute haien ohiturei loturik.
Euskal Herrian aspalditik gara bizilagun
Euskal Herrian aspaldikoa da ijitoen presentzia, XV. mendean iritsi baiziren Europa iparretik. Euskaraz ijito esaten dugu, ijito hitzak ordea “Egiptoko” hitzean du jatorria. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuan aldiz Buhame esaten dute “Bohemiako” hitzean jarriz ijitoen jatorria. Ikerketek arabera ordea Pakistan eta India arteko Punyab eskualdean daukate jatorria. Rom deitzen diote haien herriari eta Romani hizkuntzari (Rom hitzak gizona esan nahi du).
Erromintxelak.
Ijitoak nomadak izan dira jatorriz, ezarri diren tokietan ere sendo eutsi diete haien ohiturei baina inguruko kulturetako elementuak bereganatu egin dituzte sarritan. Horren adierazgarri nagusia da Andaluziako ijitoek flamanekoaren musika eta dantzak nola bereganatu dituzten.Horrela Euskal Herrian Erromintxela hizkuntza sortu zuten bertan finkatu ziren ijitoek euskara eta romaniaren arteko nahasketan oinarrituz.
Sortu nahi dugun Euskal Herri berria.
Ijitoak bezala euskaldunak minoritarioak gara Euskal Herriko leku askotan. Globalizazioak kondenatzen gaituen kultura uniforme eta hegemonikoaren aurrean koloretako mundua aldarrikatzen dugu. Euskal Herria jatorri ezberdineko jendez osatu dugu; bertakoak batzuk, Castilla eta Espainiako beste lurraldeetatik etorriak beste batzuk, beranduago hurrunagotik iritsiak, Afrika, Hegoa Amerika edo Asiatik beste asko, gutako gehienak haien ondorengoak gara. Guztiok osatzen dugu gure herria, auzokideak gara, eta guztiok dugu gure sustraiak mantendu, ezagutu eta transmititzeko eskubidea. Horretarako baliabideak behar ditugu elkar ezagutuz eta elkarrekin Euskal Herri berria eraikitzeko. Hor doaz kantu pare bat gure aldetik gaurko egunaren omenez.
Gibelurdinak “Erromintxela”: http://www.youtube.com/watch?v=LtUBL3Qv2zI
Joxe Ripiau “ijitoen estigma”: http://youtu.be/1jnDpKwoF7M
Leave a Reply