BILDUk udaletxea euskalduntzeko bidean proposamena egin du.
Gure herrian historikoki udala ez da euskara bultzatzeko bidean batere nabarmendu, are gehiago urteetan udala euskaldunentzako gotorleku pisutsu izan da. Udalak ez du euskara gure herriko nortasuna eta kulturaren parte garrantzitsu dela sinetsi eta ondorioz Eusko Autonomi Erkidegoko legeak eskatzen zuen minimoak betez edo azpitik jardunez jokatu du.
Euskara ordea herritarren ekimenez aurrera doa Trapagaranen. Gurasoak izan gara ikastola sortu eta eskola publikoetako lerroak euskaldundu ditugunak, auzotarrek ditugu euskaltegiak bultzatu eta sortu. Pilaka ekimen eta kanpainetan aritu gara eta horrela gero eta gehiago gara herrian euskaraz ari garen guraso edo gazteak. Euskara hemen aspaldi hil bazen, berriz ere bizi da gure herrian.
Udal lanpostuak euskalduntzeko proposamena egiten du BILDUk
Horregatik uste du BILDUk badela garaia udaletxetik hizkuntza normalkuntza legeak betetzen hasi herriko egoera berriari egokitzen hasteko. Euskaraz bizi nahi dugun euskaldunoi normaltasunez erantzun behar digu udaletxeak. Horregatik BILDUko zinegotziek udal langileak euskalduntzen hasteko proposamena erregistratu dute udalean. Proposamena ondoko ildoetan oinarritzen da:
1. Legea bete: Euskara normalizatzeko prozesuak arautzen dituen legeak (86/1997 dekretua) esaten du epealdi bakoitzean plantilla osotik zenbat laposturi egin behar zaion hizkuntza eskakizuna. Horrela Trapagarango udalean pantilla osoko 6 lanposturi dagokio 2017rako hizkuntza eskakizuna betetzea.
2. Publikoari begira lan egiten duten lanpostuak lehenestea: Euskaraz bizi nahi duten herritarren eskubideak betetzeko BILDUk garrantzitsu ikusten du publikoari begira ari diren lanpostuei hizkuntza eskakizuna jartzea.
12 lanposturi hizkuntza eskakizuna jarri 2017rako
Beraz hau guztia oinarri hartutik BILDUk eskatzen du:
1-Jadanik hizkuntza kriterioak betetzen duten 6 langileren lanpostuei hizkuntza eskakizuna jartzea. Horrela langile hauek jubilatu edo udaletxetik alde egiten badute atzetik etorriko direnek zerbitzua euskaraz ematen jarraituko dutela garantizatuko da.
2-Publikoari begira dauden beste 6 lanposturi hizkuntza eskakizuna jartzea. Atzetik etortzen diren langileek zerbitzua euskaraz eman ahal izango dutela bermatzeko.
PROPOSAMENA OSORIK IRAKURRI: http://ttiki.com/50087
Leave a Reply