BILDU solicita cambiar de día el pleno de mayo para respetar el derecho de los trabajadores municipales a la huelga.

BILDUk maiatzaren 30ean egitekoa den plenoa egunez aldatzeko eskatu du langileek greba egiteko eskubidea izan dezaten.  Horretarako eskakizun bat sartu berri du udaletxean bozeramaleen batzordean  eztabaidatu eta erabakitzeko.

Maiatzaren 30erako greba orokorra deitu dute sindikatuek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Murrizketen aurkako beste protesta bat izango da, baina gobernuak aplikatzen ari diren neurriekiko desadostasuna adierazteaz gain, justizia sozialaren bidean aurrepausoak egin eta Euskal Herrian aberastasuna banatuko duen beste eredu alternatibo eta justuago bat eraikitzeko abiapuntu izan nahi du greba honek. BILDUk bat egiten du mobilizazio honekin eta herrian egiten diren deialdietan parte hartuko du. Horregatik eskatzen du udaletxean maiatzaren 30erako deituta dagoen plenoa dataz aldatzeko, udalak grebarekin bat egin eta udal langileek euskal gehiengo sindikalak eta kolektibo sozialek deitutako greban parte hartzeko eskubidea izan dezaten.

BILDUren ESKARIA IRAKURRI: http://ttiki.com/50682

Leave a Reply

Your email address will not be published.