¡Trapagaran amb la via catalana per canviar-ho tot! (1)

Katalunian lortu dute, ezinezkoa zirudiena, kostalde osoa iparretik hegoaldera 500km luze gurutzatzen zuen giza katea, festa giroan, modu irudimentsu eta alai batean gauzatzea lortu dute. Ekimen honen bidez herri katalanaren askatasun deiadarrak mundu osoko prentsara jauzi egitea lortu du. Errepide bazterrak jendez lepo eta esteladak airean, miloi bat 500 mila pertsonek parte hartu zuten atzoko diadako giza katean. Via Catalanak Catalunyako gobernuak 2014rako hitzeman zuen autodeterminazio erreferendumari bultzada itzela eman dio argi agerrarazi independentismoak duen babes zabala.

Independentzia helburu.

Atzo ikusitakoa aspaldi hasitako bide baten azken urratsa izan da. Independentismoa gora doa Catalunyan, gizarte sektore gero eta zabalagoetan nagusituz. Horrela Ser irrati kateak egindako inkesta baten arabera uneotan %52 lirateke independentzia erreferendum batean estatu propioa sortzearen alde bozkatuko luketenak.

Analisi guztien arabera bi faktorek dute eragina independentismoaren gorakadan: Batetik Kataluniak bizi duen egoera ekonomiko larriak (bere zerbitzuak mantentzeko baliabiderik ez izateak, zerbitzu publikoak etengabe murriztea eta langabezia tasa altuak) eta bestetik Espainiako auzitegiak, 2006an erreferendumez onartutako Kataluniako autonomia estatutu berria atzera bota izanak. Egonezin hau aspalditik nabaria bazen ere, “Catalunya nou estat d´Europa” lemapean iazko diadan egindako manifestazio historiko erraldoiak adierazi zuen Kataluniako gizartean sakoneko aldaketa gertatzen ari zela eta atzoko Via Catalanak berretsi. Azken giza kate erraldoi honen bidez mugimendu soberanistak erakutsi du ez dela egun bateko lorea, gizartean erroak sakon sarturik dituela eta denboran irauteko gaitasuna duela.

Modelo autonomikoa amaitu da.

Estatua krisi ekonomiko eta politiko sakonean sartuta dago. Ez da periferiako nazioen aspirazioei erantzuteko gai eta mugiezin, zurruntasunez, erantzuten die estatuko nazio gutxituetatik egiten diren estatus aldaketa eskariei. Inposaketa egoera honek periferiak eta zentroaren arteko distantzia gero eta handiagoa izatea ekarri du, gizartean sakoneko aldaketak ekarriz. Kataluniako sektore federalistek gero eta argiago egiten dute independentziaren alde, horrela ERC, CUP eta CiUko sektore zabalez gain, ICVk  independentziaren alde egiten du eta PSCn ere ez dira gutxi balizko erreferendum batean independentziaren alde bozkatuko luketeela diotenak. Alde guztietatik transizioak ekarri zuen eredu autonomikoa gainditu du gizarteak.

Herria instituzioen aurretik.

Alderdi politikoen jokoaren gainetik herritarrak izaten ari dira prozesu honen bultzatzaile sendoenak. Atzoko bide bazterretan ikusitako familiak, belaunaldi ezberdinetako jendeak, ofizio ezberdinetako langileak, intelektualak, kulturgileak…  dira alderdi baten gainetik herri oso baten sentimenduaren erakusgarri  argienak. Herritarrak berak aitzindari izatea da beraz Kataluniako prozesuaren ezaugarri nagusia.

Demokrazia ariketa bat.

Kataluniako herritarren gehiengoak bere etorkizuna erabaki nahi du. Horrela %52 badira zuzenki independentziaren alde daudenak, askoz gehiago dira Katalunian beren etorkizuna nola eta norekin garatu erabakitzea eskubide demokratikoa dela uste dutenak. Autodeterminazio erreferenduma kontzeptu demokratikoei zuzenki lotua dago, herritarrek erabaki dezatela zer izan nahi duten eta norekin. Kontzeptu demokratiko horrek indartzen du autodeterminazioaren aldekoen jarrera eta justifika ezin egin kontsultaren kontrakoena, honek erreferendumerako bidea irekitzen du.

Espainia herrien eta klase xumeen kartzela da.

Espainiako estatua, orain troika eta bankuek interbeniturik, herrien eta beheko klaseen kartzela da, betiko familia oligarkikoen interesak defendatzea helburu nagusi duen inposaketa egitura hutsa.  Periferiako herriok eta klase xumeek subiranotasuna aldaketa sozialari lotuta ulertzen dugu. Independentzia nahi dugu bertan bizi diren pertsona guztiei eskubide berak bermatzeko, demokrazia zuzena praktikan jartzeko, lan eredu horizontalak zabaltzeko, beste mota bateko ekonomia alternatiboak garatzeko, zerbitzu publikoak mantentzeko…

Independencia per canviar-ho tot! jartzen zuen atzoko CUPen pankarta nagusian. Independentzia aldarrikatu zuten Kataluniarentzat, baina merkatu, boteretsu, banku eta multinazionalekiko independentziarekin batera. Gure bidea haien bidea delako, Catalunyako askatasunaren bidearena, Jaeneko supermerkatuan sartu diren jornaleroena, paperik ez duten inmigrante edo langabezian dauden emakumeena… Trapagaran amb la via catalana!!

INFO+: ezkerreko pertsona eta eragileen iritziak

Entrevista a David Fernández (CUP) – Público egunkarian

http://www.publico.es/467423/la-desobediencia-civil-es-un-instrumento-util-humano-y-fertil

Catalunya una independencia para los de abajo – Izquierda Anticapitalista

http://anticapitalistas.org/spip.php?article28839

“No nos da miedo la represión del estado sino el silencio de los pueblos” – Diego Cañamero (SAT)

http://www.publico.es/467661/diego-canamero-no-nos-da-miedo-la-represion-de-estado-sino-el-silencio-de-los-pueblos

“Las izquierdas y el 11S” – Jaume Asens y Gerardo Pisarello (UAB)

http://blogs.publico.es/no-hay-derecho/2013/09/09/las-izquierdas-y-el-11-de-septiembre/

Leave a Reply

Your email address will not be published.