GUDARI EGUNA: Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak.

1975eko irailaren 27an erregimen frankistak azken fusilamentuak egin zituen eta Txiki eta Otaegi eta FRAPeko 3 militante erahil zituen. Ordutik urtero gudari eguna da irailaren 27a Euskal Herrian, askatasunaren alde, mundu justu eta libre baten alde, borrokan bizia eman duten pertsona guztiak oroitu eta Euskal Herria ildo beretik bizi bizirik dagoela aldarrikatzeko. Asko izan dira bidean bizia galdu dutenak, baina iraganetik birsortuz eta ikasiz aurrera goaz, ekinean, etengabe aukera berriak sortuz. Lehengo enbor haietatik sortzen baitira berriak, borrokara lotzen garen zuhaitz aldaxka berriak.

HAIZEA eta SUSTRAIAK dokumentala: Txiki eta Otaegiren bizitzaz

Leave a Reply

Your email address will not be published.