Urte berri on 2014?
Urte zaharra badoa eta berria badator. Zorionak eta urte berri on! Zorionak eta urte berri on! batean zein bestean gaurko egunez gehien baliatuko den esaldia izango da hori. Baina benetan zoriontsua izango al da 2014.urtea? Nekeza imajinatzea….
Nekeza izango da ehundaka mila langabetuentzat edo diru iturririk gabe argia eta ura ezin ordainduz etxetik kanporatu duten familiarentzat. Nekeza Tarifan barna, alanbrezko hesiak gurutzatuz iritsi den paperik gabeko emigrantearentzat. Nekeza kartzelan dagoen lagnarentzat. Nekeza begirada lurrera eskua luzatzen duen eskalearentzat.
Krisia, krisia! esango dute batzuek, gauzak zuzentzen doazela ordea gobernuetako gorbatadunek. Guztia herritarren gehiengoa pobretuz gutxi batzuek etengabe aberasten jarraitzen duten bitartean. Horrela Gabonetako kontsumoaren errekan anestesiaturik Urte berri on! esaten diogu gaur topatuko dugun lagunari, urte berri on! Ez dela posible gauzak aldatzea, gehienak ados ez gaudela baina bizi garen munduan aurrera egitea erreza ez denez, norberak ahal bezala, geure argi-ilun, poz eta arazoekin egiten dugu aurrera.
Utopiak berriz ibiltzeko, urratsak emateko balio duela esaten du Eduardo Galeanok. Izan dadila beraz 2014a desberdintasun eta baztertuenganako zapalkuntzekin amaitzeko bidean aurrera egiteko urtea. Izan dadila genero eta klase zapalkuntzarik gabe, azpikoentzako mundu berriaren eraikuntzan aurrera egiteko urtea. Zorionak urte berri on!
Leave a Reply