Euskara ikasteko diru laguntzak ez murriztea lortu da.

Se consigue mantener las cuantías de las subvenciones a las matrículas de los estudiantes de euskera del municipio del curso pasado. Las sucesivas intervenciones de BILDU han conseguido modificar  la intención del equipo de gobierno (PNV) de aplicar un “prorrateo” entre los demandantes y reducir en un 14% la ayuda. 76 estudiantes de euskera del pueblo obtendrán la beca que subvenciona el 75% del coste de la matrícula para los que estudian en los euskaltegis del municipio y del 50% para los que estudian fuera.

——————————————————————————————————

2012-2013 ikasturtean euskara ikasten ari ziren herriko ikasleei matrikula gastuak ordaintzeko laguntza ez murriztea lortu da udaletxean.

2012ko aurrekontuetan BILDUren proposamenari esker onartu zen lehenbiziko aldiz Trapagarango euskara ikasleen matrikula gastuak laguntzea, ikasleek bakarrik kostuari aurre ez egiteko eta  euskara ikasteko aukerak herrian errazteko. Meatzaldeko gainontzeko herrietan aspalditik onartuak daude antzeko laguntzak. Beka honen bidez herrian euskara ikasten dutenen matrikularen gastuen %75a laguntzen da  eta kanpoan euskara ikasten dutenen %50a.

2012-2013 ikasturtean eta ezarritako irizpideen arabera, 76 ikasleri onartu zaie laguntza ematea.  Eskari honek udalak zuen aurreikuspena gainditu du eta laguntzen %14ko jaitsiera proposatzera eraman du udal gobernua. BILDUren salaketak ordea aurreikusitako jaitsiera geldiarazi eta bere horretan mantentzea lortu du.

Leave a Reply

Your email address will not be published.