BILDU solicita mejoras para “El Pasillo”. Asfaltado y aceras.
“El Pasillo” auzoko kaleak konpondu eta asfaltatzea beharrezkoa dela azaldu du BILDUk joan den astean egin duen eskakizunean. Zinegotziek azaldu dutenez auzotarren aldetik etorri da eskakizuna eta hortik jaso eta landu du BILDUk. Eskaera honekin bazterreko auzoek jasatzen duten utzikeria salatu eta haien mantenua kontutan hartzea dute helburu. Gainera lanak aprobetxatuz auzoa urbanizatzea aztertzeko eskatu du BILDUk, espaloiak eta kaleko mobiliarioa jartzea aztertzeko eskatuz. Proposamena argazkiekin lagunduta dago, agintarien aurrean kaleen utzikeriaz ohartarazi eta hobekuntza hau egitearen beharra nabarmentzeko. Proposamena joan den asteazkenean erregistratu zuten udaletxean, lanen batzordean eztabaidatu zain.
Leave a Reply