Matrikulatu haurrak euskaraz!

.

Iragan astelenean hasi zen aurre-matrikula kanpaina herriko eskola eta ikastetxeetan eta datorren astelenarte luzatuko da. (otsailaren 3tik-14ra). Guraso bezala  pedagogia ereduen gainean izan ditzakegun kezka eta gabeziez gain hizkuntzarena izan daiteke beste eztabaidagune bat. Euskarak tituluen mundutik kanpo garrantzia galdu duen garaiotan zergatik aukeratu haurrentzat euskarazko eredua?

Gehiago ala gutxiago hitz egin, euskara Trapagarandar guztien ondarea da, aspaldi galdu bazen ere gure herriko hizkuntza izan zen eta berreskuratzen dugun neurrian egiten dugu lotura iraganarekin eta gainontzeko euskal munduarekin. Euskara jakiteak ematen digu bidea euskal literaturaz, musikaz, antzerki edo kulturaz gozatzeko.

Baina ororen gainetik euskaraz ikastea interesgarria da gure herritik mundutar izateko, lokaletik mundura zabaltzeko, nor garen jabetuz, geure gaitasunak landuz, etorkizunean ibiliko garen jardueretan aritzeko. Euskarak leiho bat gehiago irekitzen dio gure buruari. Gero eta anitzagoa den munduan sentsazio, informazio, kultura baterako atea da. Ez dezagun itxi, matrikulatu zuen haurrak euskaraz.

Leave a Reply

Your email address will not be published.