Aborto legea gelditu dugu! eta aurrera goaz!

ZORIONAK, LORTU DUGU!! Abortua debekatu eta zigortzeko legea bertan behera utzi du asteon PPk eta horrek abortuaren lege proiektuaren bultzatzaile izan den Gallardon justizia ministroaren dimisioa ekarri du. Mugimendu feministak jakin du gizartea hunkitzen, jendearengana iristen eta mobilizatzen. Abortoaren lege proiektuaren aurkako mobilizazioa zabala izan da eta hau izan da PPren legea bertan behera uztea lortu duena.

Gizarte justu, libre eta askatzailetik urrun gaude ordea. Batetik elizak eta lobby ultra-eskuindarrek jarraitzen dute gure gorputzen gain boterea mantentzeko helburuz mezuak haizatzen. Arau estutan nahi gaituzte guztiz kontrolaturik nahi gaituen gizartean.

Bestetik kapitalaren morroi den sistemak zapaltzen gaitu, lotu, isilarazi, emakumeak bigarren mailara baztertu. Gure izatea, gu geu garena eraikitzea oztopatu. Nola eraikitzen ditugu gure harremanak? nola mugatu gure izatea? Nor dago ardura eta erabakimen postuetan? Noren gain zainketa eta etxeko lanak? Nork du agintzen gure inguruko arlo guztietan? Genero bazterkeria egunerokoan bizi dugu, mendebaldeko gizon boteretsuek agintzen dute gure munduan. Abortoaren aurkako mobilizazioek, emakume belaunaldi berri bat lotu gaitu borrokara, gazte askori lagundu digu kontzientzia hartzen eta hemen gaude. Gaurkoan ere, mugimendu feministak deituta protestaldiak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Bidea luzea da, asko dugu egiteko, baina indar berriz aurrera goaz. BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA! BEHARREZKOA DA! PATRIARKATUARI EZ! EMAKUMEOK GEURE BURUEN JABE!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.