AMAIUR da gure bozka!

Espainiako kongresua ez da gure helmuga baina bai pasabidea. Zubiak eraikitzera goaz AMAIURrekin Espainiako kongresura, espainiako gainontzeko sektore ezkertzale eta zapalduekin elkartasunez zubiak eraikitzera noski, baina bereziki bi helburu garbirekin: Batetik Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzera eta bere erabakitzeko eskubidea defendatzera. Ez dago espainiar legerik Euskal Herriaren nahia geldituko duenik,konstituzioa eta inposaketa jartzen dute muga bezala PP eta PSOEko unionistek, gurean berriz euskal gizarteko gehiengoaren nahia da AMAIURren proiektuaren garantia eta oinarri bakarra. Beraz espainiar indar unionista eta eskuindarren konstituzio eta muga guztiak gainditzeko, PP eta PSOEren itxikeriaren aurrean konfrontazio demokratiko garbira doa AMAIUR Madrilera. 1512an Amaiur herriko gaztelu hartan euskal askatasuna defendatu zuten Nafarrek bezala, sendo, irmo eta argi eta garbi, herri bat garela esatera eta ozen aldarrikatzera.

 

Bigarrenik AMAIUR espainiar kongresura doa ezker ikuspegiaren defentsa erradikala egitera. Ezker baloreak defendatzera, krisiari beste modu batez aurre egin dakiokeela esatera.

GARAI BERRIAK

Garaiak aldatzen dira, munduko aukera berriak direla, gizartearen aldaketa soziologikoak direla, fase berrian sartuta dago Euskal Herria. Ezker abertzaleak duela bi urte hasitako Zutik Euskal Herria prozesuak gure herria beste koordenada batzuetan jartzea lortu du.  Estrategia aldaketak ezker soberanista indar guztien arteko indar metaketa ahalbidetu du. Euskal gizartearen eskuetan dago inoiz baino gehiago Euskal Herriaren geroa. ETAk aldi berean borroka armatuaren behin betiko amaiera adierazi du eta bake prozesuak nazioarteko babes ikaragarria jaso du.

Garai berria zabaldu da Euskal Herrian, sendo eta argi jokatzeko garaia da. PNVk betiko horretan jarraitu nahi duen arren, amaiitu dira tranferentzien merkadeoan aritzeko garaiak, izan PP edo PSOErekin ogi pusken trukean jolasteko garaia amaitu da. Herri moduan askatasunera zuzentzeko unean gaude oraingoan eta gaur egun bide horretan,  Eskozia, Quebec edo Flandes ditugu gu bezala indepenendentzia lortu nahi duten herrien eredu. Konfrontazio demokratikoa eta herriaren gehiengoaren atxikimendua oinarri hartuta askatasun bidean aurrera doazen herriak.

Iñaki Antiguedadek belodromoan  esan zuen moduan, Espainiako kongresua ez da gure helmuga, igandean AMAIURreek lortuko dituen botoak Euskal Herriko proiektu independentista ezkertiarra sendotzeko tarteko geltoki dira. Asteburu honetan hainbat filtrazio eta inkestetan azaldu den gisan AMAIURrek Hego Euskal Herrian lehenengo indarra bihurtzeko aukera du. Gure indar guztiz ari gara norabide horretan bultzatzen, dudarik gabe, gure botoa da AMAIUR! Trapagarango ezkertzale, iraultzaile, alternatibo eta independentisten botoa AMAIUR! Oskar Matutek belodromoan Ché aipatuz amaitu zuen moduan… GORA EMAKUMEON BORROKA! GORA EUSKAL HERRIA GORRIA!

Leave a Reply

Your email address will not be published.