“REGALOS PARA ÉL y PARA ELLA”: Trapagarango BILDU-ren gutuna TELE7-ri

Trapagarango BILDUk gutuna idatzi dio TELE7 taldeak argitaratzen duen en TRAPAGARAN.COM aldizkariko zuzendariari. Guztiok ezagutzen dugu 2 edo 3 hilabetean behin gure herriko tabernetan dohan zabaltzen den “en TRAPAGARAN.COM” aldizkaria. Eztabaida aldizkari honen azken zenbakian agertu den gabonetako gehigarri bereziak sortu du, “en la navidad haz tus compras en la Zona Minera” atalak. Hortaraino guztiok ados, herrietako ekonomia bultzatu behar dugula, herrietan bizi, erosi eta bizitza ekonomikoa eman behar diogula, ados. Gauza da atal horretan ematen ziren erosketa gomendioak sexuaren arabera egiten zirela: Billar, Nintendo Wii, quad, caja fuerte eta horrelakoak MUTILENtzat ziren. Batidora, espejo, abrecartas, frutero, ensaladerak eta antzekoak berriz NESKENtzat.

HEMEN DAUKAZUE IRAGARKIA IKUSI NAHI DUENARENTZAT:

“Regalos PARA EL”: http://ttiki.com/33784

“Regalos PARA ELLA”: http://ttiki.com/33785

Harrituta utzi gintuen XXI.mendeko mundu modernoan eta berdintasunean hainbeste aurreratu dugula entzurten dugun honetan halako iragarki bat aurkitzeak. Emakume eta gizonen rol tradizionalak azpimarratu eta nabarmentzen dituenak. Generoen paperak betikotzen dituenak… Bitartean gero eta guraso gehiago gara gure seme-alabei gabon garaian jostailu ez sexistak eta ez belikoak erosteko aukera egiten dugunak, gure seme-alabak mundu berdinzale eta libreago batean bizi daitezen ahaleginak egiten ditugunak.

Hau ikusirik BILDUko Trapagarango taldeak “en TRAPAGARAN.COM” zuzendariari gutuna idaztea erabaki zuen, emakume eta gizonen berdintasunaren alde urratsak emateko halako artikuluak lagungarri ez direla eta jokabide hauek gainditu behar direla adierazteko. Gaur iritsi da zuzendariaren erantzuna, hemen lotzen ditugu biak zuzendariaren erantzuna eta BILDUren gutuna:

“Gracias por ser lectores/as del periódico entraparagan.com.

En el listado de “ideas para regalar” de nuestra publicación de diciembre,
no ha sido nuestra intención marcar una división sexista, sino simplemente
ofrecer algunas ideas para regalar entre los vecinos y vecinas del
municipio, aunque probablemente la división de la lista de regalos en “para
él” y “para ella” no ha sido una decisión acertada, ya algunos de los
artículos que hemos incluido deberíamos haberlos duplicado en ambos
listados.Prestaremos más atención en este tipo de detalles.

Un saludo y Feliz Año.
Raquel Urtasun / “enTrapagaran.com”

CARTA de BILDU Trapagaran a la revista “en Trapagaran.com”

Leave a Reply

Your email address will not be published.